Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Matematika

287 Matematika eskuekin (ondoren abstrakziora jo ahal izateko)

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Brunerren teorian oinarrituta, konkretutik hasi behar gara matemaikak eskatzen digun abstrakzio maila lortzeko. Konkretutik hasi eta irudikapenetik pasatuz helduko gara oinarri manipulatibo edo konkretuak alde batera utzi eta matematikak garunean ikustera.

Aurrez aurrekoa: otsailaren 14an eta martxoaren 25ean (17:30-20:30)

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik sortu nuen zientzieskola. Gure helburuetako bat interesa sustatzea da, interes gabe ez dagoelako ikas prozesurik uste baitugu. Ideia hori oinarritzat hartuz diseinatu dugu gure proiektua: matematika manipulatiboak, irakurketa, logika lanketa, sormena, espazio kontrola, hitzaldiak, tailerrak, bakarkako saioak...  Beti ikasi eta eboluzionatzeko prest!!!

Helburuak

  • Gaiaren erabilpen-adibideak ezagutu eta euren erabilera sustatu parte-hartzaileen geletan
  • Geletan dinamika berritzaileak sustatu Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz
  • Edukiak, 3 pauso jarraituz diseinatzea gelan inplementatzeko
  • Espazioak daukan garrantzia azpimarratzea.
  • Geometriari gustua hartzea.
  • Problema matematikoen hizkuntza aztertzea, ulermena landuz.
  • Ikasketa-prozesu esanguratsua talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bidez sustatzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea

 

Edukiak

  • Gaiaren esparrura hurbildu
  • Erabilpen-proposamenak
  • Partaideen proposamenen trukaketa eta euren arteko elkarreragitearen sustapena
  • Matematika irakasleen artean egindako lanen zabalpena
  • Zenbakien deskonposaketa.
  • Sistema hamartarrari sarrera eta honen lanketa.
  • Eragiketak egiteko algoritmo desberdinak: OAOA, tradizionala...
  • Testuingurua prestatu
  • Kalkulu mentala nola landu.
  • Geometria, hiru dimentsiotatik bi dimentsiotara.
  • Espazioan kokatzearen garrantzia

 

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Materiala ondo ikusteko bideotutorialak egongo dira. Bideo horietan, material desberdinak praktikan nola jarri azalduko dugu eta horretaz gain apunte desbedinak emango ditugu. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

matematika, hezkuntza, prest gara, eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.