Irakasleen formakuntza :: Matematika

274 Geogebra ikasgelan

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

  • Ikastaro honen helburu nagusia parte-hartzaile bakoitzak ikastetxean aurrera eramateko jarduera bat prestatzea da. Teoriatik hasi eta praktikara ekarrita jarduera aproposak prestatzea lortuko da.. Honela, ziurtatu egiten da ikastaroaren inpaktua ikasgelan.
  • Ikastaroa lan-talde batek gidatuko du, parte-hartzaileen banan-banako jarraipena ziurtatuz. Praktika on horrek erraztu egingo du foroetako dinamizazioa eta amaierako lanaren proiekzioa. Elkarreraginetik ikasiko dute parte-hartzaileek, beto ere irakaslearen gidaritzapean eta uneoroko tutorizazioan.

Aurrez aurrekoa: urtarrilaren 16an (17:30-19:30)

Irakasleak

  • Jaione Abaurrea Larrayoz

    Matematikan graduatua. Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan Masterra Unibertsitarioa. Doktorego-tesia egiten

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle elkartua, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen Matematikaren Didaktika irakasgaian.
  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Doktorego-tesia egiten Matematikaren Didaktikan.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea da.
    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • GeoGebra softwarearen azken bertsioetan izan diren aldaketen berri jasotzea eta hauen inguruan hausnartzea.
  • Softwara ikasgelan erabiltzeko irakaslearen gaitasunak trebatzea.
  • Jarduera mota desberdinak ikustea, erabiltzea eta azkenik bat diseinatzea.
  • Matemarikarako konpententzia indartzeko dinamika berritzaileak sustatzea.

Edukiak

  • Geometriako software dinamikoa.
  • Eredu dinamikoen sailkapena: esplorazioa, ilustrazioa eta frogapena.
  • Adibideak eta proposamenak.
  • Jarduera baten diseinua eta martxan jartzea.
  • Jarduera horren txostena taldearekin partekatzea.

 

Metodologia

  • Aurrez aurreko saio batean, parte-hartzaileek elkar ezagutuko dute, eta ikastaroaren oinarriak ezarriko dira. Saio horretan banatuko dira oinarrizko apunteak eta bibliografia.
  • On line fasean, parte-hartzaile bakoitzak bere kasa egingo ditu trebakuntza jarduerak, baina talde osoa harremanetan egongo da plataformaren bidez, eta tutoreen etengabeko laguntza jasoko dute foroetan: UEUren plataforma birtuala erabiliko da. Jarduera horiek baliatuko dira eduki teorikoetan sakontzeko.
  • On line fasean, parte hartzaile bakoitzak, banaka edo taldeka, bere ikastetxean landu nahiko lukeen jarduera bat proposatu behar du. Tutoreen eta gainerako parte-hartzaileen laguntza jasoko du jarduera hori bere ikastetxeko errealitatera egokitzeko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak berak diseinaturiko jarduera praktikara eramango du.
  • Amaieran, praktika horren esperientzia elkar-trukatuko da gainerako parte-hartzaileekin batera. Esperientzia hori agertuko da egindako lana jasotzen duen idatzizko txosten edo memoria batean.

Labur, ikastaroaren metodologia, aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (heziberrirekin bat eginik). Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntzan oinarrituko garenez, ikastaroa horrela planteatuko da, konpetentziak garatzen amaierako produktu bat egiteko, jarduera gure kasuan. Jarduera hori erabilgarria izango dute ikastetxeetan eskola inklusibo, berritzaile eta berdintasunezko batera bidea jorratzeko. Honez gain, genero-ikuspegitik landuko dira gaiak, hezkidetza hezkuntzaren ipar harturik. 

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean; Lehen Hezkuntzako irakasleak; Bigarren Hezkuntzako zientzietako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hezkuntza, ikastetxe, bilbo, irakasle, komunikazioa, hizkuntza, ebaluazio, ulermena, mintzamena

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.