Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Teknologia
Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA
Ezin da ukatu: irakaslea ikasleen bidelaguna da. Konpetentzia digitalaz ari garenean ere, halaxe da. Hori dela eta, irakasleek ikasleei lagundu egin behar diete beren nortasun digitalaz kontziente izaten, zaintzen eta eraikitzen, hori ere hezkuntza helburua baita. Ikastaro honek hori lortzeko gakoak eskaini nahi dizkie irakasleei: nortasun digitala zer den ulertzea, konpetentzia digitalarekin duen loturaz jabetzea eta hori gelan nola landu daitekeen lantzea, unitate digital bat sortuz.
Aurrez aurrekoa: otsailaren 26an (17:30-19:30) eta martxoaren 21ean (17:30-20:30)
Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.
Helburu orokorra: irakasle bakoitzak, nortasun digitalaren kontzeptua eta konpetentzia digitala oinarri hartuta, horixe ikasleekin lantzeko unitate didaktiko bat diseinatzea.
Helburu zehatzak:
Ikastaroa blended-learning motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da eta aurrez aurreko bi saiorekin konbinatuko da.
Aurrez aurreko saioetan, ikastaroaren erritmoa bermatzeko laguntza eskainiko zaie ikasleei.
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, guztion artean ikasteari berebiziko garrantzia emanez. Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez (bideoak) landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Horretarako, ondorengo estrategiari jarriko dira martxan:
Aipatu bezala, amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Foroetan, sortutako iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila