Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza

104 Kantua Musika gelan: kantagintza lantzeko baliabideak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Herrialde baten ondarea hainbat ondasun eta baliok osatuta dago; gure herria adibidez herri kantaria izan da beti eta hau da ondare kultural paregabea da. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dena. Bestalde, ahotsa erabiltzen jakitea onuragarria da. Musikan zein egunerokotasunean erabiltzen dugun instrumentua da. Ahotsa behar bezala proiektatzea funtsezkoa da komunikaziorako eta dituen xehetasunak erabiltzen jakitea oso lagungarria da. Hau guztiagatik ahotsaren heziketa ezinbestekoa da. Nola antolatu haur edo nerabeen abesbatza?

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Ahotsa eta arnasaren funtzionamendua ezagutzea, ulertzea eta barneratzea.
  • Ahots hezitu baten onuraz jabetzea.
  • Ahotsak komunikatzeko duen garrantziaz jabetzea.
  • Haur eta nerabeen abesbatza dinamizatzeko ariketak lantzea.
  • Abesbatza zuzendaritzako oinarrizko teknikak ikustea.
  • Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.

Edukiak

  • Arnasketa.
  • Ahotsa: kokapena, emisioa, durundia, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dikzioa.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera.
  • Ahotsen sailkapena.
  • Ahots musika: Euskal Herriko musika. Munduko musika.
  • Zuzendaritza oinarrizko teknikak.
  • Abesbatzen antolakuntza.

Metodologia

Ikastaroa metodologia aktibo batean oinarrituko da, alderdi teorikoak eta praktikoak landuz:

Alderdi teorikoak:

  • Arnas mota desberdinak. Erlaxazio ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea,
  • faringea, ahosabai biguna, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, e.a.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.
  • Abesbatza zuzendaritzaren oinarriak.

Alderdi praktikoak:

  • Arnas mota desberdinak praktikatu. Erlaxazio ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots teknika erabiliz: berotze ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, e.a.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

musika, ahotsa, abestia, prest gara, hezkuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.