Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza

103 Kantua Musika gelan: kantagintza lantzeko baliabideak

  • Hasiera-data: 2018(e)ko azaroaren 7a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 30a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiaren egoitza
  • Nola heldu: www.google.com/maps/place/Euskaltzaindia+Delegación+de+Gipuzkoa/@43.3097179,-2.0138189,13z/data=!4m5!3m4!1s0x0:0x21e1bf8039eb10a3!8m2!3d43.3097179!4d-2.0138189
  • Ordutegia: asteazkena eta ostirala. 17:30-21:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Ikastaro honetan, ikasgelan ahotsa eta kantua modu praktikoan lantzeko baliabideak eskainiko dira. Ahotsa da gizaki guztiok eskura dugun oinarrizko musika-tresna, eta bere bitartez hainbat atal lan ditzakegu: entzumena, erritmoa, gorputzaren ezaguera, emozioen espresioa, ahoskera, hizkuntzak… Era berean, kantuaren bitartez, ahotsa egoki erabiltzen ere ikasiko dugu, ohitura osasuntsuak hartuz. Taldean abesteak elkarbizitza eta errespetua bezalako baloreak indartuko ditu eta, bestelako musika tresnen erabilerarekin batera, musika lantzeko osagarri paregabea izango da.

Irakaslea

  • Esteban Urzelai Eizagirre

    Goi mailako musika tituluduna, pianoa (Donostiako Kontserbatorioa, 2002), koru zuzendaritza (Musikene, 2009) eta orkestra zuzendaritzan (Musikene, 2014). DBHn musika irakaslea.

Helburuak

  • Ahotsen ezaugarriak ezagutzea eta sailkatzen jakitea. Nerabezaroko ahots aldaketak ezagutzea.
  • Ahots teknikaren (hitz egiteko / abesteko) oinarriak ezagutzea eta esperimentatzea.
  • Ahots-talde baten entsegua aurrera eramateko eta dinamizatzeko estrategiak eskaintzea
  • Zuzendaritza teknikaren oinarriak ezagutzea.
  • Haur eta gazteen gustuko errepertorioa ezagutu eta lantzea

Edukiak

  • Ume eta gaztearen ahotsa, haren berezitasunak: ahots-instrumentua (arnas-aparatua, fonazio aparatua, erresonadoreak), emisioa, ahots aldaketa.
  • Ahots-teknikaren oinarriak: gorputza, arnasketa, sostengua, ahotsaren kokapena, ahoskera. Ariketa praktikoak.
  • Ahotsen sailkapena: nola antolatu gure ikasleen ahotsak.
  • Abestiaren garrantzia: espresioaren lanketa, hitzetik, erritmotik edo melodiatik abiatuz.
  • Zuzendaritza-teknikaren oinarriak. Pultsua, oinarrizko irudiak, aurreratze-kontzeptua, dinamikak, espresioa. Gorputza, eskuak eta aurpegiaren garrantzia.
  • Haur eta gazteentzako errepertorioa: ahots bakarrerako abestiak, kanonak, bi ahotsetako abestiak, ipuin musikatuak. Estilo ezberdinetako abestiak. Mugimendu eta koreografiak.

Metodologia

Erabiliko den metodologia, batez ere, praktikoa izango da, aurrez aurreko saioak izango direlarik. Erabiliko den materiala ikastaro hasieran banatuko da txosten moduan, eta hau, ikus-entzuneko baliabide eta partitura ezberdinekin osatuko da saioz saio.

Ikasleek, astez aste osatzen joango diren proiektu bat aurkeztu beharko dute ikastaro amaieran. Proiektu hau partitura bat gelan lantzeko gida didaktiko bat garatzean oinarrituko da.

Alderdi teorikoak

  • Ahotsaren ezaguera teorikoa, ahotsen sailkapena eta ahots aldaketa.
  • Ahotsa kanturako prestatzeko ariketen ezaguera. Gorputza, arnasketa, emisioa.
  • Adin bakoitzerako egokiena den errepertorioa: ezaugarri nagusiak.
  • Zuzendaritza-teknikaren oinarri teorikoen ezaguera.

Alderdi praktikoak:

  • Gorputza prestatzeko ariketak. Arnasketa egokia lantzeko ariketak.
  • Ahots beroketa eta kokapen ariketak: erresonantzia, emisioa, ahoskera.
  • Ikasleei abestiak irakasteko baliabide praktikoak.
  • Zuzendaritza-teknika lantzeko ariketa praktikoak, landuko diren partituretara aplikatuz.

Entsegua: saio bakoitzean entsegu erreal bat egingo da, ahots beroketa egin, abesti berriak ikasi, eta ikasgelan lantzeko teknika eta dinamika ezberdinak aurkeztuz.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

musika, ahotsa, abestia, prest gara, hezkuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.