Irakasleen formakuntza :: Diseinua, Hezkuntza

019 Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua

  • Hasiera-data: 2018(e)ko azaroaren 7a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko abenduaren 19a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

  • Lehen hezkuntzako espazioen diseinuko ikastaro honek, hausnarketan hasteko edo jarraitzeko aukera emango digu. Gure aurrezagutza eta praktika izango da abiapuntu, ondoren hausnarketa eta lanketaz baliatuz, hezkuntza espazioaren diseinua burutuko dugu.
  • Hausnarketa izango da oinarri eta hiru ardatz izango dira nagusi ikastaro honetan: heldu eredu bezala, haurrak eta hauen ezaugarriak eta espazioen diseinua.
  • Honez gain genero-ikuspegia landuko da.

Irakaslea

  • Mireia Rodriguez Poza

    Magisteritzan diplomatua eta pedagogian lizentziatua da. Eskola eta metodologia “alternatiboan” aritua.

Helburuak

  • Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea.
  • Ikasleen gaitasunak hobetzea (pertsonalak zein taldekoak) eta pertsona bezala beharrezkoak diren gaitasunak eskuragarri jarri, materiala manipulatzera bultzatu, hausnartu, erabili, eraldatzera bultzatzea gaiarekiko
  • Lehen hezkuntzako espazioen diseinua oinarritzat harturik; guk, heldu bezala, gure praktikaz hausnartzea, haurrenganako dugun begirada lantzea, ondoren koherente izango den hezkuntza espazioaz hausnartzea, espazioa diseinatzea eta ahal den neurriak praktikara eramatea.
  • Genero-ikuspegia lantzea
  • Aurrezagutza eta gure praktikatik abiatuz, hausnarketan sartzea, ondoren praktika kontzienteago batera heltzeko.
  • Hasten den lanketa pertsonaletik, ahal izan ezkero, eskolara zabaltzea, honekin batera datozen partaideekin, irakasle, laguntzaile, haur, familia…

Edukiak

  • Etapako beharrak, tendentziak eta interesak landu. Neurozientziak hezkuntzarako eskaintze dizkigun aurrerapenak ezagutu eta landu.
  • Hezkuntza espazio bateko ezaugarriak: argia, tenperatura, koloreak, altzariak, material manipulagarriak…
  • Genero-ikuspegia
  • Espazio desberdinak.
  • Espazioaren diseinua.

Metodologia

  • Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.
  • Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.
  • Ikastaroaren hasierako fasean hausnarketan sartuko ginateke, gure praktika, gu eredu bezala eta haurrarekiko begirada eta ezaugarriak.
  • Bigarren fasean, elkar eragite eta komunikaziorako tresnak errepasatu eta ikastaroaren gaiarekin erlazionaturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira.
  • Hirugarren fasean: gaiarekin loturiko praktikak egingo dira ikasle zein ikastaldearen garapenaren eboluzioan eragina izanik. Parte-hartzaileen lan dinamikak, hausnarketak eta talde identitatea jorratuko dute.
  • Hirugarren fasean, eginiko praktikak eta hausnarketak ikastaroak adostutako gune digital batean jasoko dira aurrera begirako elkarlana bultzatzeko.
  • Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
  • Azkenik proiektu batean lan egingo dute, espazioaren diseinuan.

Nori zuzendua

Ikuskaritza kidea, Lehen Hezkuntza irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

espazioa, diseinua, prest gara, hezkuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.