Irakasleen formakuntza :: Internet

Lana hobeto antolatzeko eta taldean modu eraginkorrean koordinatzeko metodoak eta tresna digitalak

  • Hasiera-data: 2018(e)ko otsailaren 7a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko martxoaren 20a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: asteko egunak. 10:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urtarrilaren 31a

Gure egunerokotasunean milaka zeregin izaten ditugu esku artean eta ezin iritsi pasatzen ditugu egunak astelehenetik ostiralera. Gainera, lan batzuk taldean eta era koordinatuan egitea ezinbestekoa da.

Horregatik, garrantzitsua da banakako zein talde-lana kudeatzeko metodoak ezagutzea. Metodoek eskaintzen dizkiguten gakoetako batzuk pixkanaka gure egunerokotasunean txertatzen baditugu, amaigabeak diren eginkizun-zerrendak modu eraginkorragoan antolatzea lortuko dugu.

Gainera, azken urteetako garapen azkarrari esker, Informazio eta Komunikazio Teknologiek laguntza ezin hobea eskaintzen digute lanaren antolaketa-metodoak aplikatzeko. Eskuragarri ditugun tresna digital anitzak arakatzen baditugu, konturatuko gara oso erraza dela lana kudeatzea eta elkarlana koordinatzea.

Ikastaro honi esker, zure egunerokotasuneko lanak antolatzeko zenbait metodo eta tresna digital ezagutu eta praktikan jarriko dituzu. Horien aplikazioari esker, pixkanaka, lan-prozedura eraginkorren gakoak barneratzea lortuko duzu, zure lana arintzeko eta bizitza hobetzeko.

 

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

  • Lanean (eta bizitzan) antolaketak eta koordinazioak duten garrantzia barneratzea.
  • Banakako zereginak antolatzeko zein talde-lana koordinatzeko zenbait antolaketa-metodoen ezaugarriak modu kritikoan aztertzea.
  • Lana modu eraginkorrean kudeatzeko lagungarriak diren zenbait tresna digital ezagutzea eta arakatzea.
  • Norberaren lanaren ezaugarriak eta beharrak kontuan izanik, antolaketa-metodoek zein tresna digitalek eskaintzen dituzten aukerak baloratzea.

Edukiak

  • Eguneroko zereginen antolaketa eta taldearen koordinazioa: lan (eta bizitza) eraginkorraren gakoa.
  • Lanaren antolaketa-metodoak:
  •  
    • GTD metodoa (helburu orokorra eta aplikazio-faseak).
    • Kanban metologia. (helburu orokorra eta aplikazioa).
    • Inbox 0 sistema + e-posta modu eraginkorrean erabiltzeko gakoak (gako garrantzitsuenak).
    • Beste sistema interesgarri batzuk: Scum, Agile, Pomodoro... (izenak eta bakoitzaren helburu nagusia)
    • Norberaren lana eta antolaketa-metodoak: balorazio kritikoa (hausnarketa praktikoa).

 

  • Banakako lana antolatzeko eta talde-lana koordinatzeko tresna digitalak.
  •  
    • Zerrendak eta oharrak sortzeko tresnak: Googlekeep (helburua eta funtzionamendu orokorra).
    • Egutegia kudeatzeko tresnak: Googlecalendar? (banakako antolakuntzarako zein taldeko egutegien koordinaziorako aukera nagusiak denbora aurrezteko abantaila ugari)
    • E-posta modu eraginkorrean kudeatzeko tresna digitalen aukerak: karpetak, filtroak, erantzun automatikoak (aukerak aipatzea soilik, sakontzeak denbora ugari eskatzen du eta, gainera, e-posta erabiltzeko moduaren arabera asko aldatzen da).
    • Talde-lana koordinatzeko tresnak: Trello (helburua, funtzionamendu orokorra eta erabilera-aukerak sakontzea).
    • Elkarlanean aritzeko tresnak: Google Drive eta Onlyoffice (dokumentuak elkarlanean sortzeko aukera interesgarrienak: partekatzeko aukerak, iradokizunak, iruzkinak...).
    • Lanean informazioa jaso, gorde eta kudeatzeko tresnak: hodeia (hodeiaren abantailak).
    • Beste tresna interesgarri batzuk: nabigatzaileko markatzaileak, berehalako mezularitza, pasahitzak kudeatzeko aplikazioak, bideokonferentziak, mapa kontzeptualak,... + galdetegian aipatzen diren beharrei erantzuteko tresnak (izenak eta helburu nagusia azaldu).
    • Norberaren lana eta tresna digitalak: balorazio kritikoa (hausnarketa praktikoa, banakakoa).

 

* Ikastaroa guztiontzat aberasgarria izateko, garrantzitsua da parte-hartzaileen lanen ezaugarri nagusiak ezagutzea eta ikastaroaren edukiak ezaugarri horien arabera moldatzea eta egokitzea. Horregatik, ikastaroa hasi aurretik galdetegi txiki bat bete beharko du parte-hartzaile bakoitzak.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da eta ikaskuntza kolaboratiboa zein esanguratsua sustatuko du. Momentu oro oinarri kontzeptualak eta praktika bateratuko ditu: teoria ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpenen eta adibide zehatzen bidez landuko da eta, bitartean, edukiak lantzeko praktikak proposatuko dira. Beraz, ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da.

Era berean, saioetan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzea ere garrantzitsua izango da, taldeari modu eraikitzailean eragiteko. Horrela, eduki zehatzak ikasleen behar edo interesen arabera moldatzeko aukera egongo da.

Nori zuzendua

AEK

Etiketak

ikastaroak, IKT, AEK, 2018

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.