Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

PLE-a definitu eta berdefinitu: norberaren prestakuntza-ibilbiderako tresnak eta estrategiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko martxoaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko apirilaren 6a

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten garapena: orain dela 25 urte ordenagailu batek egungo telefono mugikor sinpleenak baino prestazio gutxiago zituen. Aurrerapen teknologiko horiek aldaketa soziologikoa eragin dute eta, ondorioz, IKT-ak ezinbesteko tresnak bilakatu dira bizitzako ia edozein arlotan. Norberaren prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko ere oinarrizko lan-tresna dira IKT-ak: informazioa bilatzeko, informazioa sailkatzeko, komunikatzeko, talde-lanean aritzeko, informazioa lantzeko edota gure lana partekatzeko. Horiek guztiak norberaren PLE-a (Personal Learning Environment) osatzean dute, pertsona bakoitzak ikasteko edota lan egiteko sarritan erabiltzen dituen tresna, informazio iturri, konexio eta jarduera multzoa. Baina benetan ezagutzen ditugu gure esku ditugun tresna eta estrategiak? Informatzeko guneak eta komunikatzeko modu berriak modu egokian erabiltzen ditugu? Zer egin dezakegu gure ikasketa-alorra osatzeko? Ikastaro honi esker, ikasleek norberaren PLE-a aztertzeko, osatzeko eta hobetzeko aukera izango dute. Horretarako, eguneroko lanak zein norberaren prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko zenbait baliabide eta gako arakatuko dira eta PLEaren etengabeko berdefinizioari buruzko hausnarketa indartuko da.

Aurrez aurreko saioa: apirilaren 13an eta 27an (9:30-14:30)

 

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea eta irakaslea da UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

  • PLE-aren funtzioak ezagutzea eta norberarena sortzeko oinarrizko orientabideak jasotzea, horren garrantziaz jabetuz.
  • PLE-a aztertzea eta partekatzea, talde-lanaren elkarreragina eta komunikazioa indartuz.
  • Modu kolaboratiboan informatzeko guneak identifikatzea eta komunikatzeko moduberrietara gerturatzea, PLE-a osatzeko edota hobetzeko.
  • PLE-aren bitartez norberaren prestakuntza-ibilibidea definitzea eta etengabekoberdefinizioaren beharraz eta garrantziaz hausnartzea.

Edukiak

  • PLE-aren funtzioak eta osagaiak.
  • Norberaren PLE-a sortzeko eta osatzeko tresna zein estrategiak:
    • Informazio-iturriak:
      • Egungo arazoei erantzun: infoxikazioari aurre egin.
    • Antolakuntza.
    • Edukiak sortzea:
      • Informazioa vs. Ezagutza.
      • Talde-lana eta lan kooperatiboa sarean.
    • Komunikazioa: ezagutza zabaldu.
    • Harreman-sareak eta pertsonak.

Metodologia

Ikastaroak aurrez aurreko izaera izango du. Momentu oro ikasleen parte-hartzea, praktika, hausnarketa kritikoa zein talde-lana izango dira saioen funtsa.Horrela, ikaskuntza esanguratsua zein ikaskideen arteko kolaborazioa eta komunikazioa indartuko da. Ikasleak izango dira ikastaroaren benetako protagonistak.

Oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpen eta adibide zehatzen bidez landuko dira eta ikasitakoa ordenagailuetan zuzenean lantzeko praktikak (hausnarketa indibidualak eta tresnak erabiltzeko ikasteko zenbait jarraibide) proposatuko dira.

Nori zuzendua

Gipuzkoako haur eta gazteen sustapeneko teknikariei. Horien prestakuntza-planera eta teknikarien errealitatera egokituko da ikastaroa.

Etiketak

ikastaroak, PBL, proiektuak, metodologia, GFA, 2018, aldundia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.