Irakasleen formakuntza :: Artea , Pedagogia

260 XX. Mendeko bigarren erdiko artea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

Helburuak

  • Gaurko arteari hurbilketa egin eta konpresioa bultzatu.
  • Gaurko artearekiko jarrera aldatu eta gogoetak bultzatu.
  • Gaurko artea ulertzeko tresnak eta baliabideak erraztu.
  • Gaurko arteko arte-lanen azterketak erraztu.
  • Batxilergoko irakasleei gaurko artea irakasteko baliabideak eskuratu.
  • Batxilergoko ikasleei gaurko artea ikasteko baliabideak eskuratu.

Edukiak

  • Gaurko arteari sarrera: gaurko artea XX. mendeko testuinguruan.
  • Gaurko artearen sorrera: Bigarren Gerrate mundialaren osteko arte eztabaida.
  • Gaurko artearen garapena: artean izan diren aldaketa jarrerak XX. mendeko azken hamarkadetan.
  • Gaurko artearen egoera: XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako arte adierazpen nagusiak.
  • Gaurko artearen etorkizuna: hurrengo hamarkadetako ibilbidearen susmoak, hausnarketak eta gogoetak.

Metodologia

Orokorrean esposizio teorikoz osatuta egongo da ikastaroa, baina beti ere irudi eta adibideetan oinarrituta. Gainera, teoria orokorra izango bada ere, irudi eta adibide asko Euskal Herrian sortutako arte-lan adierazpenetik hartuak izango dira.

Nori zuzendua

Bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakasleei. Bereziki Historia eta marrazkilaritza irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Oharrak

Arte garaikideaz hitz egiten dugunean artearen inguruko diziplina guztietaz arituko gara, hots, ez bakarrik pinturaz edota eskulturaz, baita ere arkitekturaz edota beste adierazpen artistikoen berri ere emango dugu, horien artean, argazkigintza, zinea, bideoa, performanzea, instalakuntza, e.a.

Etiketak

artea, historia, XX.mendea, pedagogia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.