Irakasleen formakuntza :: Pedagogia

238 Gizarte arloko klaseak emateko IKTko tresnak

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Gaurko gizartea “Teknologia berrien gizartea” bezala ere ezagutzen da. IKT-ek egunerokotasunean denbora eta espazio mugak gainditzeko aukera ematen digute, hala nola, elkar komunikatzeko bide berriak zabaltzen dizkigute (eztabaida taldeak, non pertsona bakar bat talde oso batekin komunikatu daitekeen; dokumentu ezberdinak: testuak, ikus-entzunezkoak, eta abar. elkartrukatzea,…), baita hausnarketarako ere.

 Hau horrela izanik, Web 2.0 modako hitza bilakatu da… baina zer lortu dezake “konektaturik” dagoen eskolak?

 Gizarte Zientzien atala, erabat aproposa da honelako teknologia berriak lantzeko eta hauen bidez irakaste ikaste prozesuak hobetzeko.

 Ikastaro honetan aurreko bi puntu hauen inguruan hausnartzen saiatuko gara. Hau da, web 2.0 filosofia ulertzen eta bertan ageri zaizkigun tresnak erabiltzen ikasiko dugu. Beraz, Gizarte Zientzien arloan, IKTen oinarrizko erabilera, abantailak eta arriskuak jorratuko ditugu.

Irakaslea

Helburuak

Helburu orokorrak:

  • Elkarlana bultzatzea IKTetan oinarrituriko berrikuntza didaktikoan interesaturik dauden pertsonen artean.
  • Gaur egungo hezkuntzaren testuinguruan eta Gizarte Zientzien atalean IKTak txertatzearen beharraz hausnartzea.
  • Gizarte Zientzien didaktikan IKT tresnen erabilgarritasuna ezagutzea (uztartzea).
  • Esperientziak, proposamen didaktikoak, kezkak eta abar trukatzea.

Helburu zehatzak:

  • Web 2.0 kontzeptua ulertzea
  • Web 2.0 proposatzen dituen tresnak ezagutzea eta erabiltzea: Google aplikazioak (google map, google earth, you tube) Via Michelin, wikiak, blogak, webquestak eta moodle plataforma
  • IKTak eta Gizarte Zientzien irakaskuntzaren arteko harremana aztertzea: abantailak, desabantailak, arriskuak, aurrerapenak...
  • Partehartzaileen artean elkarlana bultzatzea: iritzia eta esperientzia trukatzea

Edukiak

  • Gaur egungo hezkuntzan teknologia berrien erabilpenaren kontestualizazioa eta justifikazioa.
    • Gaiaren inguruko sarrera orokorra.
    • Hezkuntzako azken legediek (IKT-en erabileraren gainean zehazten dutena.
  • Teknologia berrietan oinarrituta Gizarte Zientzietako eduki ezberdinen garapena eta ereduen aurkezpena: 
    • Google ( Google Earth, Google map), You tube eta Via Michelinen web aplikazioen erabilgarritasuna.
    • Wikiak: Zer diren,  erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak.
    • Blog-ak: Zer diren,  erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak.
    • Webquest-ak: Zer diren,  erabilgarritasuna, eraikitzeko prozedura eta plataformak eta kasu praktikoak.
    • Moodle plataforma: ikasle eta irakasle modura sarrera.
  • Haustnarketa, eztabaida eta etorkizunerako erronkak

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonal batekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http:// moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Saio presentzialak bi izango dira, lehenengo eta azkenengo egunean. Saio presentzialetan landuko diren gaiak hauek dira:

1. Saio presentziala:

a. Gaiaren inguruko sarrera orokorra: “IKTak hezkuntzan eta Gizarte Zientzien didaktikan”

b. LOE legeak Gizarte Zientzien atalean IKTen inguruan zehazten duena.

2. Saio presentziala:

a. Bukaerako hausnarketa eta etorkizunerako erronkak

b. Ikastaroaren balorapena.

Ikastaroaren beste gai guztiak plataformaren bitartez on line landuko dira.

Beraz, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuz, ikastaroan alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Gure plataformaren bidez eskura izango dituzue honako elementu nagusi hauek:

• Ikastaroaren programa.

• Jardueren egutegia.

• Material didaktikoaren kontsulta.

• Erabiltzaileen zerrenda: ikasleak eta irakaslea.

• Eztabaida-foroa.

• Ikastaroaren materialak (Acrobat-eko PDF formatuan).

Ikastaroa amaitzean, ikastaroaren aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira: ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, parte-hartzea jarduera sinkronikoetan (txatak, saio presentzialak) eta asinkronikoetan (eztabaida-foroak) eta abar.

Materialari buruzko oharra: Dokumentuak dituen esteketan klik egin eta ez badira irekitzen Adober Reader programaren bertsioa eguneratu behar duzue. Programa eguneraketa doakoa da eta Internetetik jaitsi dezakezue http://get.adobe.com/reader/ helbidean.

Nori zuzendua

Gaur egungo hezkuntza ikuspegi berrietan interesaturik dagoen edozein irakasleri. Gizarteko irakasleei, bereziki.

Matrikulaziorako argibideak

Oharrak

Ikastaro honen bidez, gaur eguneko gizartean gazteentzat esanguratsuak diren IKT tresnek, ikuspegi zabal eta konpetentzien lorpenean oinarritutako hezkuntza ikuspegitik abiatuz, eskaintzen dituzten pertsonen formaziorako aukeren inguruan aritzea nahi da. Horrela, teknologia berrien ezagutza maila ezberdinetik abiatuz (parte hartzaile bakoitzaren errealitatea abiapuntutzat hartuz), bere eguneroko lanaren kalitatea eta atsegingarritasuna handitzea bilatzen delarik.

Etiketak

gizarte zientziak, IKT, tresnak, esperientziak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.