Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza
Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz. Nahiz eta ikastaroa on-line izan, lan kooperatiboa eta irakasleen arteko praktika zein iritzien elkartrukea sustatuko da.
Aurrez aurreko saioak: azaroaren 7an eta 21ean (17:30-20:30)
Psikopedagogian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktiko zein kooperatiboa izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek haien aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beraien klaseetan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. ekin batera.
Adunako Herri Eskokako irakasleei zuzendua