Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

283 Mugako Gaitasun Intelektuala (MGI-CIL) duten ikasleak ezagutu esku-hartze egokia emateko

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 11tik 29ra arte.

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da eta parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuko da eta beraiek proposatutako adibideak landuko dira; hau horrela izanda, ikasgeletan eragin zuzena izango du. Era berean, talde-dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez

 

 

Irakaslea

  • Beatriz Urresti Azpiroz

    Psikologian lizentziatua eta osasunaren eta haur-nerabeen psikologian masterduna.

Helburuak

  • Ikasle horien ezaugarriak ezagutzea.
  • Irakasleak detekzioan eragileak izatea. 
  • Gelarako esku-hartzeak ezagutzea.
  • Eskola Inklusiboaren ildotik eratzun egokiak jasotzeko proposamenak lantzea. Metodologia eta baliabide ezberdinak ikustea. 
  • Autonomia eta autoregulazioa lantzeko estrategiak ezagutzea.
  • Hartu beharreko neurri desberdinak aztertu eta haien inplikazioa baloratzea.

Edukiak

  • Mugako adimena duten ikasleen ezaugarriak.
  • Mugako adimena duten nesken egoera.
  • Baliabideak eta esku-hartzeko proposamenak.
  • Elkar-lan kolaboratiboa familiekin.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako memoria burutuko da, ikastaroa borobilduz. Era berean, talde-dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean, E.P.A. Lehen Hezkuntza , Bigarren Hezkuntzako irakasleak, H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasleak, Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak, Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo P. Terapeutikoak, Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak, Berritzegune kideak, HPBko aholkulariak Bgtan

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

henkuntza, ikastaroa, prest gara, psikologia, eskola, metodologia, esku-hartzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.