Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Biologia eta Natur Zientziak

105 Ikerlariak gara: landa-azterketak zientzian

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Landa-lanak berebiziko garrantzia dauka biologian, geologian, astronomian edota ingurugiro zientzietan. Landa-lanaren heziketa, beraz, alor hauetan kalitatezko lanbide-prestakuntza eskuratzeko oinarrizko baldintza da. Gainera, landa-lanaren bidezko ikasketak aukera ezinhobea eskaintzen die ikasleei klasean ikasitakoa osatzeko, interesa, motibazioa eta sormena suspertzeko, taldean lan egiten ikasteko eta beraien inguruko mundu erreala ezagutu, esploratu eta zaintzen ikasteko, besteak beste. Guzti hau metodologi sinple eta merkeen bidez aplikatu daiteke ikasgeletan.

 

 

Irakaslea

  • Aitor Arrizabalaga Escudero

    Biologian doktorea eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa

    Unibertsitate Masterra

Helburuak

  • Landa-lanaren garrantzia zientzian eta ikasleen lanbide-heziketan ezagutzea.
  • Kasu praktikoak ezagutu eta hauen esperientziaz ikastea.
  • Landa-lanen inguruko informazioa, ideiak eta baliabideak interneten bilatzen ikastea.
  • Landa-lanak ikasturte bereko irakasleen artean diseinatu, koordinatu eta alderdi metodologiko zein logistikoak eztabaidatzea.
  • Klasean diseinatutako landa-lana praktikan jartzea. Emaitza, arazo eta ondorioen eztabaitzea.

Edukiak

  • Zer da landa-lana, zertarako erabiltzen da, honen balioa eta garrantzia lanbide-heziketan.
  • Beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutuko dira, Erresuma Batukoak batez ere (adb.: www.field-studies-council.org, http://www.ase.org.uk, besteak beste): egindako landa-lan motak, metodologia, irakasle eta ikasleen jarrera, irakasle eta ikasleen ikuspuntutik sortutako onurak eta arazoak. Ondoren, ikastaroko parte-hartzaileek ikusitako kasuen inguruko eztabaida kritikoa egingo dute.
  • Interneten eta google bilatzailearen bidez landa-lanen inguruko informazioa eta ideiak bilatzeko hitz-gakoak ikusiko dira, baita gaiaren inguruko webguneetan zehar nabigatu.
  • Lehen Hezkuntzako, DBH 1 eta 2 etapetako Natur Zientzien edukietan eta helburuetan oinarrituta, landa-lana zehatzak diseinatuko dira taldeka, ikasleek eskuratu ditzaketen gaitasunak landuko dira eta landa-lana egingarria izateko aldeko eta kontrako arrazoiak eztabaidatuko dira. Bestetik, landa-lanean zehar ikaslearen gaitasunak ebaluatzeko irizpideak ezarriko dira taldeka lan eginez. Azkenik, talde bakoitzak landa-lan bat aurkeztuko du denen aurrean eta aurreikusi daitezkeen onurak eta arazoak azalduko ditu.
  • Aurreko gaian diseinatutako landa-lanak praktikan jarriko dira, taldeka eta benetako landa-lan irteera bat eginez. Klasera bueltan, talde bakoitzak bizitako esperientzia aurreko gaian landutako aurkezpenaren arabera berrikusiko du eta denen aurrean esperientzia azaldu. Ondorioak guztion artean eztabaidatuko dira klasean.

Metodologia

Landa-lana praktikoa izan ezik, ikastaroa ordenagailu gelan burutuko da eta aurrez-aurrekoa izango da. Taldeka (ikasle kopuruaren arabera), ikasleek ordenagailu-gelako ordenagailuen bidez landuko dituzte ikastaroko edukiak teorikoak zein praktikoak. Eduki teorikoak kasu errealen bidez landuko dira, eta eduki teoriko zein praktikoak irakasleak aldez aurretik prestatutako powerpoint-en bidez eta interneten aukeratutako baliabideen bidez landuko dira modu aktibo batean. Gai bakoitza amaitzean, gaian zehar landutako edukiak talde osoaren artean eztabaidatuko dira eta ondorio nagusiak denen artean zerrendatu. Amaieran, kasu-praktiko baten bidez ikasleak txosten bat idatziko du. Ikastaroa bukatzeko, ikasleek beraien zalantzak, hausnarketak edota iritziak plazaratzeko eztabaida-saio egingo da.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean, Berritzegune kideak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

biologia, geologia, ingurugiro, landa, landa-lana, natura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.