Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

913 Hizkuntzen trataera integratua eta integrala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko maiatzaren 5etik 26ra arte, biak barne.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Hizkuntzen trataera bateratuaren oinarriak ezagutzea.
  • Curriculum bateratua egiteko urratsak aztertzea.
  • Hizkuntz edukiak aukeratzeko eta sekuentziatzeko irizpideak ematea.
  • Material eta baliabide didaktiko egokiak ezagutzea.
  • Hizkuntzen Trataera Bateratuaren printzipioetatik abiatuta, hizkuntzen programazio ardatza egitea, norberaren ikastetxearen ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Irakasleen arteko lankidetza bultzatzea

Edukiak

  • Hizkuntza irakaskuntzaren helburua: hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena
  • Ikuspegi komunikatiboaren garapena
  • Material didaktikoak: Komunikazio-proiektuak, Hizkuntzen irakaskuntzarako alternatiba.
  • Hizkuntzen programazioa egiteko eta egokitzeko orientabideak.
  • Hizkuntzen programazioa egiteko eta hizkuntzen artean edukiak banatzeko proposamen bateratua.

 

Metodologia

Ikaskuntza praktiko eta aktiboa. Parte hartzaileek “egiten” ikasiko dute haien gaitasun profesionalak garatzeko. Irakasleek atal praktiko bat izango dute, non programazio bateratua egiteko urratsak islatuko dituzten; betiere norberaren ikastetxearen ezaugarriak kontuan hartuta.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hezkuntza, ikastetxe, bilbo, irakasle, komunikazioa, testua, hizkuntza proiektua, IKT, ulerrmena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.