Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

904 Blogekin lehengo pausoak Hizkuntzen geletan

  • Hasiera-data: 2017(e)ko irailaren 12a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 17a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 35.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko maiatzaren 5etik 26ra arte, biak barne.

Ikasgelan hizkuntzak modu eraginkor eta erakargarri batean irakasteko, blogek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzera emango dira ikastaro honetan. Batetik, blogak sortzen eta erabiltzen erakutsiko zaie irakasleei: alderdi teknikoa. Bestetik, blogetan lan daitezkeen edukien lanketa egingo da. Ikastaro honetan oso kontuan izango dira gazteek Interneten dituzten joerak, hezkuntza eskaintza joera horiei egokitu eta gazteengana errazago iritsi ahal izateko. Ikasleen inplikazioa lortzeko bideak ere landuko dira.

 

Aurrez aurreko saioa: irailaren 12an (17:30-19-:30)

Irakaslea

  • Maialen Igartua Arcelus

    Ikus entzunezko komunikazioan gradua eta Komunikazio eta identitate korporatiboan masterra, une honetan, euskara aholkulari teknikaria enpresa batean.

Helburuak

  • Hizkuntza saioetan blogek eskaintzen dituzten aukera didaktikoak ezagutzea.
  • Bloga sortzen eta kudeatzen ikastea.
  • Blogeko sarrerak zabaltzen ikastea, sare sozialen bidez.
  • Blogeko bisita kopuruaren jarraipena egiten ikastea, ikasleen motibazioa lortzeko.
  • Gelarako oinarrizko jarduerak garatzea irudi eta bideoak erabiliz.
  • Ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea.
  • Gazteek Interneten dituzten joerak ezagutzea.

Edukiak

  • Hizkuntzak irakasteko blogen erabilera. Praktika onak.
  • Blogen ezaugarriak
  • Gelako blogaren kudeaketa
  • Blog baten oinarrizko elementuak
  • Blog batean idaztea
  • Irudi eta bideoa blogean
  • Jarduera didaktikoak gauzatzea
  • Eredu gisa balio duten modako blogariak eta blogak ezagutzea.
  • Sare sozialak erabiltzea
  • Blogeko bisitak neurtzeko tresnak erabiltzea.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Oinarri kontzeptualak, batez ere, ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Irakasleak, ikastaroan zehar, blog bat sortuko du hutsetik hasita, eta blog hori elikatuko du, pauso guzti guztiak grabatu eta ikasleen eskura jarriz. Parte hatzea sustatzeko, blogean sartutako edukiak ikasleek foroan egindako proposamenetatik abiatuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Proiektu horretan blog bat sortu beharko dute ikasleek, eta bertan hizkuntza eskolarako balioko lukeen sarrera bat egin. Proiektua egiteko, irakasleak grabatutako jarraibideak eskura izango dituzte. Horrez gain, beste blog eta blogari batzuen adibideak eskura jarriko zaizkie. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak, Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, ikastaroa, prest gara, 2017, hizkuntza, blog, internet, sare soziala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.