Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

756 PBL: Arazo egoeratik proiektura. Proiektu bidezko metodologiak sustatzen

  • Hasiera-data: 2017(e)ko irailaren 11a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 35.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko maiatzaren 5etik 26ra arte, biak barne.

Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz. Nahiz eta ikastaroa on-line izan, lan kooperatiboa eta irakasleen arteko praktika zein iritzien elkartrukea sustatuko da.

Aurrez aurreko saioa: irailaren 11n (17:30-19-:30)

Irakaslea

  • Itziar Uriarte Crespo

    Psikopedagogian lizentziatua.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza praktika eta IKTen erabilera sustatzea.
  • Parte-hartzaile guztien garapen profesionala areagotzea, haien esku-hartzean eragin positibo eta eraginkorra lortuz.
  • Parte-hartzaileen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren zein metodologien ikuspuntua zabaltzea esanguratsuki, edukien ezagutza ez ezik konpetentzien garapena indartzen dituzten ikasgela egoerak planifikatzea eta sortzea sustatuz.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Berdinkideen arteko praktika onen elkartrukea eta ikaskuntza kooperatiboa lortu.
  • Parte-hartzaileen gaitasun digitala garatzea eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza sortzeko erabilgarriak diren tresna digitalak ezagutzea.
  • Parte-hartzaileen gaitasunak hobetzea (bakarkakoak zein taldekoak) eta profesional gisa beharrezkoak dituen gaitasunak eskuragarri jarri, manipulatzera bultzatu, hausnartu, erabili, eraldatzera bultzatuz gaiarekiko.

Edukiak

  • Ikaskuntza esanguratsuaren paradigma. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBLa) gaitasunak garatzeko metodologia.
  • PBLaren estruktura eta planifikazioa: gaitasun nagusiak (xedeak), curriculuma, ebaluazioa, erronka eta azken produktua, ekintza edo betebeharrak, hedapena, baliabideak, IKT tresnak eta taldekatze motak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza komunitateak: taldekatzea, sozializazioa, elkarlana, ikerketa (jakin-mina zein aurrezagutzetatik abiatuta) eta irakasle-gida edo irakasle-tutore rola.
  • Ebaluazio jarraia, ebaluazio globala, ebaluazio errubrika, paper-zorroa (portafolios-a), ikas egunerokoa, ebaluatzeko elkarrizketa eta galdetegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktiko zein kooperatiboa izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek haien aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beraien klaseetan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Horretarako talde bideokonferentziak izango ditugu, baita ko-ebaluazioa ere. Izan ere, astero egiten dugun lana elkarbanatu eta gure ikaskideei ekarpenak egingo dizkiogu, haien lanaz ikastearekin batera.

Ikastaro honetan mota askotako material, tresna eta baliabide didaktiko erabiliko dira. Besteak beste, bideoak, bideokonferentzia bidezko talde-dinamikak, foroak, sites, edmodo, prezi, powtoon eta kahoot.

Esan bezala, ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere PBL ikasketan oinarritutako programazioa diseinatu eta aurrera eramango du, baita gertatutakoa ebaluatu ere. Azken proiektu hau modu malguan egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren egoera kontutan hartuta.

 

 

Nori zuzendua

Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak, Berritzegune kideak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, PBL, proiektuak, metodologia, prest gara, 2017

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.