Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza, Informatika

259 Audacity: musika gelarako baliabide didaktikoak

  • Hasiera-data: 2018(e)ko urtarrilaren 9a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko otsailaren 21a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 35.00 ordu

Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Gaur egun teknologiaren presentzia geroz eta haundiagoa da bai gizartean zein ikastetxeko gelan. Hauen ezagupena ezinbestekoa bilakatu da baliabide berriak sortzeko eta erabiltzeko.

Sofware librearen fisolofian oinarritutako mugimendua hasi zenetik, kode irekiko programa asko sortu dira musikaren inguruan. Ikastaro honen helburua Audacity eta Sonic Visualiser programak erabiltzen ikastea da, bai hauen oinarrizko funtzionamendua zein ariketa praktikoak landuz.

Irakaslea

  • Igor Saenz Abarzuza

    Goi Mailako Musika Titulua: Bioiolotxenloa, Kantuaren eta instrumentuen Pedagogia. .  Gradu-osteko interpretazio historikoaren ikasketak. Musika Gaitasunen Garapenean Masterra. Gaur egun Musikan doktoretza burutzen.

Helburuak

  • Irakasteko baliabideak esleitzea, beren eskura dauden baliabideak erabiliz, eta baliabide hauek beren beharren arabera garatzeko gaitasuna izatea musika gelan.
  • Ikuspuntu praktiko eta didaktiko batetik, software askeko programen bitartez musika material egokiak ezagutzea, erabiltzea eta sortzeko gai izatea.
  • Konposizio musikalaren baliabidea erabiltzeko gai izatea, ikasketa prozesuaren sortzaile bezala gelan.
  • Software askearen oinarriak, filosofia eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Audacity, eta Sonic Visualiser- en oinarrizko funtzioak ezagutu eta erabiltzeko gai izatea.

Edukiak

  • 1. gaia: zer da Software askea?
  • 2. gaia: Audacity: programaren oinarrizko funtzionamendua.
  • 3. gaia: Audacity II: Erabilera eta baliabide praktikoak.
  • 4. gaia: Sonic Visualiser: ikerkuntzarako erabilpena. Entzumena garatzeko baliabide praktikoak.

Metodologia

Ikasgaiaren metodologia aktiboa izango da, parte-hartzailea eta elkar lana sustatuko da. Musika irakaskuntzarako baliabideak landuko dira. Ikasgaia gainditzeko proposatuko diren lanak egin eta aurkeztu behar dira.

 

 

Nori zuzendua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak, Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, teknologia, informatika, software, sonic visualiser, musescore, hezkuntza, konposizioa, sormena, sorkuntza, irudimena, inprobizazioa, prest gara, 2017

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.