Irakasleen formakuntza :: Artea , Pedagogia

221 Arte garaikidea: Mugimendu, korronte eta joerak ulertzeko gakoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

Helburuak

  • Arte garaikideari hurbilketa egin eta konpresioa bultzatu.
  • Arte garaikidearekiko jarrera aldatu eta gogoetak bultzatu.
  • Arte garaikidea ulertzeko tresnak eta baliabideak erraztu.
  • Arte garaikideko arte-lanen azterketak erraztu.
  • Batxilergoko irakasleei arte garaikidea irakasteko baliabideak eskuratu.
  • Batxilergoko ikasleei arte garaikidea ikasteko baliabideak eskuratu.

Edukiak

  • Arte garaikideari sarrera: funtsezko ezaugarriak testuinguru desberdinetan.
  • Arte garaikidean arte-lanaren garrantzia: une historiko baten adierazpena.
  • Arte garaikidearen sorrera: XVIII. mendeko artean hastapenak.
  • Arte garaikidearen garapena: XIX. mendeko artearen garapena.
  • Arte garaikidearen mendea: XX. mendeko artea, modernitatea, abangoardia eta aniztasunaren mendea.
  • Arte garaikidearen mende berria: XXI. mendeko artea, artistak, arte-lanak, museoak, arte-zentruak eta, orokorrean, arte mundua.

Metodologia

Orokorrean esposizio teorikoz osatuta egongo da ikastaroa, baina beti ere irudi eta adibideetan oinarrituta. Gainera, teoria orokorra izango bada ere, irudi eta adibide asko Euskal Herrian sortutako arte-lan adierazpenetik hartuak izango dira.

Nori zuzendua

Arte Batxilergoko ikastetxeetako Marrazketa eta Historia irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Oharrak

Arte garaikideaz hitz egiten dugunean artearen inguruko diziplina guztietaz arituko gara, hots, ez bakarrik pinturaz edota eskulturaz, baita ere arkitekturaz edota beste adierazpen artistikoen berri ere emango dugu, horien artean, argazkigintza, zinea, bideoa, performanzea, instalakuntza, e.a.

Etiketak

arte garaikidea, artea, korronte, joera

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.