Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Internet

Adingabeak eta internet: arriskuak eta nortasun digitala

  • Hasiera-data: 2016(e)ko azaroaren 12a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko azaroaren 26a
  • Tokia: Azpeitia-Baigera I eraikina
  • Ordutegia: larunbatak. 9:00-12:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urriaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko azaroaren 8a

Izen-ematea: Azpeitiko Udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5). E-postaz ere eman daiteke izena: ikastaroak@azpeitia.eus

Azpeitiako herritarrentzako matrikula: 10,80 euro.

Ikastaroa larunbatetan izango da (azaroak 12, 19 eta 26). Ordutegia: 9:00/12:00.

Tokia: BAIGERA I eraikinaren azkenengo pisuan, formazio gelan (Enparan kalea, 6. Azpeitia).

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten aurrerapena. Aurrerapen teknologiko horiek aldaketa soziologikoa eragin dute, IKTak, eta batez ere Internet, ezinbesteko tresnak bilakatu baitira. Ondorioz, beti “online” egotearen beharra ez da gaur egungo moda igarokorra, gure jendarteak bizi duen errealitatea baizik.

Ostera, IKTen garapenaren abiadura azkarra bada, horien erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboen abiadura are azkarragoa da. Sareak baditu arriskuak, Interneten ibiltzeak gatazkak sor ditzaketen egoera arriskutsuak bizitza eragin baitezake.

Adingabeen kasuan, Interneteko aroan jaio dira eta, biztanleri digitalaren parte direnez, eurentzat Internet erabiltzea intuitiboa eta erraza izan ohi da. Edonola ere, sarean ematen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.

Horregatik, familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea funtsezkoa da, familia Interneteko arriskuen prebentziorako gako baita.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

  • Adingabeen errealitate digitala ezagutzea
  • Interneteko arriskuen ondorioak eta nortasun digitala zaintzearen garrantzia aztertzea
  • Interneteko arriskuen prebentzioak familiak betetzen duen paperaren inguruan hausnartzea.

Edukiak

  • Sarrera
  • Adingabeen errealitate digitala
  • Interneteko arriskuak: pribatutasuna, grooming, sexting, ziberbullying-a, eduki ezegokiak eta menpekotasuna
  • Nortasun digitala: zer da, nola osatzen da eta eragina
  • Familia: Interneteko arriskuen prebentzioaren gakoa.

Metodologia

Ikastaroa hasi aurretik, herriko eskoletako adingabeek (10-15 urte) euren Interneteko erabilera-ohituren eta esperientzien inguruko galdetegi laburra bete beharko dute (12 galdera, 5-10 minututan betetzeko). Galdetegia online egingo da eta modu anonimoan beteko dute.

Horri esker, ikastaroan herriko adingabeen errealitate digitala aztertzeko aukera egongo da eta Interneteko arriskuen inguruan emango diren azalpenak esanguratsuagoak izango dira.

Era berean, ikastaroak teoria eta praktika bateratuko ditu. Irakasleak azalpenak eman eta adibide errealak emango ditu, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Eduki zehatzak ikasleen esperientzia, behar edo interes arabera moldagarriak dira.

Nori zuzendua

Adingabeen (10-15 urte) guraso eta hezitzaileak.

Matrikulaziorako argibideak

Oharrak

Hemen planteatutako ikastaro laburra Interneteko arriskuak eta nortasun digitala adingabeekin lantzeko esku-hartze didaktiko oso baten parte da. Esku-hartzea Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasle eta familiei zuzenduta dago. Ordubeteko lau saioz osatuta dago (hiru nerabeekin eta bat familiekin) eta, adingabeen errealitate digitala sakonago ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, adingabeen erabilera arduratsua indartzeko eta burujabetza digitala bermatzeko baliagarria da.

Kasu honetan, saio horietan landutako edukiak galdetegi labur baten bidez jasoko dira. Gomendagarria da galdetegia ikastaroa hasi baino bi aste lehenago betetzea, datuak aztertu eta ikastaroan datu horiek modu grafikoan erakutsi ahal izateko.

Babesleak

Etiketak

IKT, Internet, arriskuak, nortasun digitala, adingabeak, UEU, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.