Ikastaroak :: Herri-administrazioa, Soziologia

Nola integratu berdintasun printzipioa prozedura administratiboan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu

Genero ikuspegiari eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikaren araudi orokorra.

Genero ikuspegia integratzea prozedura administratibo hauetan:

- Informazioa sortzea: araudi orokorra, integrazio prozedura eta ariketa praktikoa.

- Komunikazioa: araudi orokorra, integrazio prozedura eta ariketa praktikoa.

- Kontratazioa, diru laguntzak eta hitzarmenak: araudi orokorra, integrazio prozedura eta ariketa praktikoa.

- Araudia: araudi orokorra, integrazio prozedura eta ariketa praktikoa.

- Kide anitzeko organoak sortzea.

 Irailaren 16, 21, eta 30

 

Irakaslea

  • Ainhoa Novo Arbona

    Gizarte Zientzietan Doktore. Politika Zientzia eta Soziologian lizentziatua.Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Antolakuntza Akademikoko Dekanorde. Ikerketa lerro nagusiak, genero ikerketak, federalismoa eta gobernua arteko harremanak.

Helburuak

OROKORRAK

Genero ikuspegia sar daitekeen administrazio guztietako prozedura komunak identifikatzea.

BERARIAZKOAK

Lortzea ezagutza teorikoak ohiko prozedura administratiboetan genero ikuspegia integratzeko.

Lortzea beharrezko trebetasunak genero ikuspegia prozedura administratiboetan transbertsalizatzeko.

Edukiak

1.go saioa: Berdintasun politiken eboluzioa

a. Berdintasun politikak

  • Zer dira?Zein diren aurre baldintzak?
    • Diskriminazio egoera
    • Botere Publikoen beharra
  • Diskriminazio egoera Gizarte arazo bat da?
  • Berdintasun politiken eboluzioa.

b. Berdintasun planak 

  • Zer dira?
  • Berdintasun Planen faseak eta edukiak
  • Berdintasun planen eboluzioa eta gure testuingurua
  • Foru Aldundiko II Plana 2010-2020

2. saioa. Mainstreaming estrategia: Berdintasun printzipioa txertatuz

a. Zer da? (teoria)

b. Nola garatu da gure inguruan (teoria)

c. Berdintasun printzipioa Administrazio Publikoa txertatzeko oztopoak (brainstroming )

d. Estrategia aurrera eramateko baldintzak (teoria)

e. Berdintasun printzipioa txertatzeko tresnak (brainstroming eta teoria)

3. saioa. Mainstreaming tresnak Gipuzkoako Foru Aldundian

a.Baldintzak: Agindua: 2/2015 Foru Araua

b.Tresnak: III Titulua aztertuz

  • ERABAKITZEN: Ordezkaritza eta partaidetza orekatua. Emakumeen presentzia erabakitze- gunetan.
  • BURUTUZ:
    • Kontratazioa publikoa
    • Diru-laguntzak
    • Giza harremanen kudeaketa
  • EGOERA AZTERTUZ:
    • Estatistikak
    • Araudiaren inpaktua neurtuz
    • Aurrekontuaren inpaktua neurtuz

Metodologia

Mistoa, irakaslearen azalpenekin, eta parte-hartzailea (taldekako lan praktikoa GFAko benetako dokumentuen gainean)

Nori zuzendua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikaroak

Etiketak

berdintasuna, Foru Aldundia, araudia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.