Ikastaroak :: Folklorea, Hezkuntza, Komunikazioa

Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko irailaren 27a

Ikastaroa, 2016ko urriak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an burutuko da.

Ikastaroa honetan, ahozko literatura eta tradizioaren garrantzia landuko dira, besteak beste, euskal tradizioaren ekarpenak landuko dira, hau da, kantua, poesia, ohiturak, folklorea, tradizioak...

Irakaslea

Helburuak

  • Euskal tradiziotik ikasten: kanta zahar eta barreak berreskuratzea eta ikastea.
  • Eguneroko bizimodurako edo ikasgelarako estrategiak lantzea.
  • Musikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.
  • Psikomotrizitatea eta beste trebetasun batzuk lantzeko kantak ezagutzea.
  • Kanten eta jolasen garrantziaz hausnartzea: heziketa tresna eta kultura transmititzeko tresna.
  • Kanta edo jolasen testuingurua, hiztegia, zein adinetarako,..., ezagutzea.
  • Besteekin harremanak sortzeko, ezagutza-bide eta gozatzeko tresnatzat hartzea.

Edukiak

  • Euskal tradizioaren ekarpenak: kantua, poesia, ohiturak, folklorea, tradizioak... Ahozko literatura eta tradizioaren garrantzia.
  • Musika eta kantua: oinarrizko kontzeptuak.
  • Kantuen erabilera psikomotrizitatean: atzamar eta eskuekin egiteko kantu/jolasak, kanta/ jolas kateatuak, lehen pausuak ematekoak, laztantzekoak...
  • Kantua hitz eta hizkuntz baliabidea: gorputz atalak ikasteko kantuak, lo kantak, hitz jokoak...
  • Kantuen erabilera pedagogikoa: zeintzuk, noiz, nola... erabili.

Metodologia

Aurrez aurrekoa izango da ikastaroa, web 2.0k eskaintzen dituen tresnak ere lagungarri izango dira ikasleekin izango diren harremanetan. Erabat praktikoa beharko da izan, irakasleek bere eguneroko jardunean erabiltzeko moduko tresnak eta estrategiak eskainiko baitira.

Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren  inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainiko da.

Babesleak

Etiketak

ueu, ikastaroa, ikastaroak, umeak, iruñea, ahozkotasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.