Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza

Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 4a

Ikastaroa, 2016ko urriak 11, 13, 18 eta 20an burutuko da.

Aspaldiko jakintsu batek esan omen zuen hiru motatako elikagaia behar dugula pertsonok aurrera egiteko: jana gorputza asetzeko, lagunak bihotza alaitzeko eta kontuak arima sosegatzeko. Lema horri jarraituko diogu geuk ere, egun eta erdiz, otorduetako txandak zainduta. Eta lagun artean egingo dugu, oinarrietara itzuliz, begiradekin batera isiluneen hatsa eta hitzen arnasa berreskuratuz. Heldu artean jardun arren, behe-behetik hasiko gara, ostera ere, izan ginen haurrari arnasa itzuliz, euskararen doinu eta koloreak suspertu ahala, berezko baliabideei hautsak astinduz, oinarrizko bezain premiazko emozio bat indarberrituz: ilusioa.

Irakaslea

Helburuak

  • Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutu ahala, norberaren ahozko adierazpena lantzeko bideak ikustea eta frogatzea.
  • Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea.
  • Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea, euskaraz.

Edukiak

  • Erabat praktikoa
  • Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua
  • Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana

Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren  inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainiko da.

Babesleak

Etiketak

Iruñea, hezkuntza, ipuinak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.