Ikastaroak :: Pedagogia, Internet

Blogen erabilera hizkuntza geletan

  • Hasiera-data: 2016(e)ko urriaren 19a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko azaroaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Asteazkenak. 17:30-19:30
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 12a

Ikastaroak aurrez aurreko bi saio izanen ditu: urriaren 19an eta azaroaren 16an. Iruñeko ILZn, 17:30etatik 19:30etara.

Gaur egun, bai teknologiek eta bai hizkuntzek garrantzi asko daukate gure gizartean. Eskolak bi hauek sustatu behar ditu, eta blogak dira, teknologia berrietan barne, hizkuntzen tratamendu bateratua hoberen landu ahal duten tresnak. Blog batean idazmena, entzumena, ahozkotasuna eta irakurmena landu ahal dira; aldi berean, curriculum berrian agertzen diren hainbat gaitasun ere lantzen dira (komunikazioa eta teknologiaren erabilpena sustatzen dutenak, besteak beste). Euskal curriculumean lantzen diren hiru hizkuntzak erraz integratu ahal dira. Oso tresna motibagarria izatetik aparte, eskola-etxearen arteko lotura ere sendotzen du, gelan egiten dena etxean ikusi ahal delako, eta gurasoek eta familiek parte hartu dezakete ikaslearen garapen orokorrean.

Irakaslea

  • Ruth Ibáñez Amez

    Magisteritzan diplomatua eta Ingeles Filologian lizentziatua. Irakaslea da. UEUkidea.

Helburuak

  • Teknologia berriekin eroso sentitzea.
  • Blogaren teknologia eta beraren aplikazio osagarriak ezagutzea.
  • Blogen erabilgarritasunen jabe egin eta ikasgelan erabiltzeko aukerak lantzea.
  • Hizkuntzen irakaskuntza alorrean dauden esperientzia ezberdinak ezagutzea.

Edukiak

  • Sarrera: IKTak eta web 2.0 erremintak.
  • Sortu bloga: kontua ireki, artxibo mota ezberdinak igo...
  • Bloga hizkuntzen irakaskuntzan: tresna erabilgarriak, soinu eta bideo baliabideak,
  • Blogen erabilera esperientzia ezberdinak.

Metodologia

Praktikotasunak garrantzi handia izango du ikastaro honetan. Bideoen eta idatzizko tutorialen bitartez, parte hartzaileei argibideak emango zaizkie Blogger eta Web 2.0 tresnak erabiltzeko. Jarduera batzuen laguntzarekin beren bloga sortuko dute beraiek. Online ikastaroa denez, lana banaka egingo da, baina saiatuko gara zalantzak guztien artean argitzen, baita ideiak ematen. Irakaslea harremanetan egongo da foroen eta emailen bitartez. Ikastaroa amaitzerakoan, ikasle bakoitzak blog bat aurkeztuko du, baita blog hori gelan aurrera eramateko proposamen didaktiko bat.

Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren  inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainiko da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, eibar, afektibitatea, irakarmena, idazmena, entzumena, ahozkotasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.