Ikastaroak :: Argazkigintza, Diseinua

Argazkigintza digitala: edizioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 23a

Ikastaro honetan argazki digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptuetan murgilduko gara, norberaren argazkiak hobetzeko gakoak eskuratuz.

Irakaslea

  • Esther Gamito Gómez

    Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.

    www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito

Helburuak

  • Argazkilaritza digitalaren edizioaren oinarrizko kontzpetu eta teknikak ezagutu eta barneratu.
  • Norberaren argazkiak ordenagailuan nola hobetu ikasi.

Edukiak

Argazkilaritza digitalaren edizioari lotutako zenbait oinarrizko kontzpetu teoriko eta teknika praktikoak:

  • Tonua
  • Kolorea
  • Argitasuna
  • Tenperatura
  • Kontrastea
  • Mailak
  • Kurbak
  • Mozketa eta konposaketa

Metodologia

Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.

Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea, nahiz eta lehentasuna duten bertako komunitateko partaideak.

Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak.

Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultur Jarduerak

Izena emateko:

  • NUPeko Hizkuntza Plangintza Atalean

Telefonoa: 948 169699, 8:30etatik 14:00etara

Posta elektronikoa: hizkuntza.plangintza@unavarra.es

  • Udako Euskal Unibertsitatean (UEU)

www.ueu.eus atarian

Oharrak

Ikastaro honek kreditu bateko aitorpena dauka.

Etiketak

NUP, ikastaroak, kultur jarduerak, irudia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.