Ikastaroak :: Diseinua, Informatika

Indesign ezagutzen

  • Hasiera-data: 2016(e)ko irailaren 27a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko irailaren 28a
  • Tokia: Donostia - Euskal Editoreen Elkartea
  • Nola heldu: http://www.editoreak.eus/
  • Ordutegia: asteartea-asteazkena. 9:00/14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko irailaren 12a

Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign.

Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du.

UEUk eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.

Irakaslea

  • Esther Gamito Gómez

    Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.

    www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito

Helburuak

  • Adobe Indesignen oinarrizko tresnak erabiltzen ikastea.
  • Adobe Indesign modu arin eta praktikoan ezagutzea.
  • Testu paragrafoak modu egokian egiten trebatzea.
  • Dokumentu berriak nola sortu, aldatu eta gorde ikastea.

Edukiak

  • Sarrera. Adobe Indesign zer da eta lan eremua.
  • Dokumentu berria. Nola sortu eta gure beharren arabera prestatu.
  • Oinarrizko erramientak. Zertarako erabiltzen dira.
  • Testuak. Nola landu ezaugarri ezberdinak. Testuak trazaketetan.
  • Tipografiak. Tipografiak aldatu.. Tipografía berri bat instalatu.
  • Paragrafoak. Nola landu modu egokian. Koskak.
  • Irudiak. Nola txertatu.
  • Kolorea. Testuetan eta kutxetan nola aplikatu.
  • Estiloak. Karaktere estiloak nola landu.
  • Aurkibideak. Nola sortu.
  • Orriak. Orriak gehitu eta ezabatu. Ordena aldatu. Orrialde-zenbaketa. Orri nagusiak erabiltzen.
  • Dokumentuak. Gorde. Aukera ezberdinak.

Metodologia

Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.

Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.

Nori zuzendua

Indesign ezagutzea eta oinarrizko tresnak nola erabiltzea nahi duen edonori zuzendua.

Oharrak

Komenigarria da ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea eta Adobe Indesign programa instalatuta edukitzea (CC, CS6 edota CS5 bertsioan) ikastaroa hasi baino lehen.

Etiketak

argitaletxe, adobe, testuak, liburuak, paragrafoak, UEU

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.