Ikastaroak :: Informatika

Python programazio-lengoaia: ikasi praktikaren bidez

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 28a

Ikastaroa azaroaren 5ean eta 12an izango da (larunbatak) 9:30etatik 13:30etara.

Python programazio-lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.

Ikastaroan Pythonen programatzen ikastea izango da helburu nagusia. Horrekin batera Python-en hain ugariak eta erabilgarriak diren liburutegiak erabiltzen ere ikasiko da. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, denbora izanez gero, ikastaroaren bukaeran ikaslearen interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.

Irakaslea

  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda

    Informatikan Doktorea da eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen. Gaur egun IXA taldean ikerlari lanetan dabil eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakaslea da. UEUkidea. @olatz87

Helburuak

  • Pythonen sintaxia ezagutzea.
  • Python erabiliz scriptak egiten ikastea.
  • Pythonen liburutegiak bilatzen eta instalatzen ikastea.

Edukiak

  • Sarrera.
    • Python2 eta Python3-ren arteko desberdintasunak
    • Python3-ren sintaxiaren ezaugarriak
    • Garapenerako inguruneak
  • Oinarrizko ariketak.
  • Liburutegiak.
  • Denbora izanez gero, proiektu txiki baten garapena (ikasleen interesen araberakoa).

Metodologia

Ikastaroa hiru zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatian, Python programazio-lengoaiaren sintaxia aztertuko dugu besteak beste. Bigarren zatian, ariketen bitartez Pythonen programatzen ikasiko dugu (begiztak, oinarrizko datu-egiturak, baldintzak...). Denbora izanez gero, ikasitakoa baliatuz eta praktikaren bitartez Python lengoaia proiektu jakin batera eramango dugu. Horretarako, ikasleen interesak jakin beharko ditugu, bigarren zati hau diseinatu ahal izateko.

Nori zuzendua

Programatzen dakien eta Python lengoaia ikasi nahi duen orori dago zuzenduta. Ez da beharrezkoa programatzaile aditua izatea, oinarrizko ezagutza izatea nahikoa da: aldagaiak, baldintzak, begiztak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dagoen ikonoa) eta jarraitu matrikula-orria batetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348038.

Babesleak

Etiketak

programazio lengoaiak, pyhon sintaxia, python liburutegiak, python scriptak, UEU, Eibar, Markeskoa, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.