Ikastaroak :: Itzulpengintza

Videogametik bideo-jokora: bideo-jokoak euskarara ekartzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 12a

Ikastaroa azaroaren azaroaren 8an, 15ean eta 22an izango da, 17:00etatik 20:30etara.

Bideo-jokoen merkatuak indar handia du nazioartean; euskarazko bideo-jokoena, aldiz, ahul dago oraindik.

Euskarazko bideo-jokoen ekoizpena txikia izan arren, gutxika garatzen doa. Antzera dago, halaber, euskarara itzultzen diren bideo-jokoen merkatua. Ikastaro honen bidez, gaur egungo egoeraren berri eman nahi dugu, batetik, eta bestetik, etorkizun hurbil batean bideo-jokoak euskaratzen arituko diren itzultzaileak trebatu nahi ditugu.

Irakasleak

  • Gartxot Renteria Agirre

    Beng electrical and electronic engineering diplomatua. Irakaslea hezkuntza ez-formalean.

  • Julen Zaballa García

    Kazetaria. Euskal bideo-jokoetan aditua.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Euskarazko bideo-jokoen merkatuaren berri izatea.
  • Bideo-jokoak euskaratzeko tresnak eta bitartekoak eskaintzea.
  • Bideo-jokoak euskaratzean sortzen diren arazo eta zailtasunen berri lortzea.
  • Euskarazko bideo-jokoen erronkak aztertzea eta hausnartzea.

Edukiak

  • Euskarazko bideo-jokoen merkatuaren diagnostikoa.
  • Euskarazko bideo-jokoen bilakaera.
  • Bideo-jokoak sortzeko prozesuak eta lan-fluxua.
  • Bideo-jokoak itzultzeko bitartekoak (aldagaiak, tonua, elkarrizketa, menuak, bikoizketa, mezuak, umorea...).
  • Bideo-joko baten itzulpen praktikoa.

Metodologia

Ikastaroan zehar erabiliko den metodologia teoriko-praktikoa izango da. Euskarazko bideo-jokoen diagnositik abiatuta, oinarrizko kontzeptu eta bitartekoak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ostean, ikasitakoa praktikoki martxan jarriko dugu bideo-joko baten itzulpena eginez. Era horretan, bideo-joko baten itzulpenak dakartzan zailtasunak identifikatuko ditugu, erronka eta estrategia berriak sortuz eta geure burua horretan trebatuz.

Nori zuzendua

Bideo-jokoetan eta orobat teknologian interesa dutenei, itzultzaileei…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
  • EIZIEko kideei UEUko kideei aplikatzen zaien beherapena aplikatuko zaie. Matrikularen oharretan jakinarazi.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348034.