Ikastaroak :: Soziologia

Herrigintza Feminismotik

  • Hasiera-data: 2016(e)ko urriaren 21a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko urriaren 22a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: ostirala-larunbata. ostiralean (17:00-20:00), larunbatean (10:00-14:00/15:30-17:30)
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 17a

Ikastaroa urriaren 21ean (arratsaldez) eta 22an (goiz eta arratsaldez) izango da.

Tailer honetan, norberaren esperientzia abiapuntua izanik, sexu-genero sistemak herrigintzaren eremuan nola eragiten duen kolektiboki hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, feminismoaren ekarpenak ardatz, parte-hartze politikoa eraldatzeko jorratu beharreko bideei buruzko gogoeta abiatu eta izandako esperientzien inguruko trukea gauzatuko dugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Talde batean parte hartzeko baldintzak identifikatzea.
  • Bakoitzaren parte-hartze politikoari berrikuspen kritikoa egitea.
  • Militantzia feminismotik eraikitzeko irizpideak identifikatzea.
  • Banaka zein kolektiboki hausnartzeko eta aritzeko tresnak lantzea.

Edukiak

  • Bakarka zien kolektiboki militantzian izan ditugun esperientzien identifikazioa (genero ardatz) eta horien sistematizazioa.
  • Genero-sistemak militantzian dituen ondorioen azterketa zehatza.
  • Genero-sistemak gure kolektiboen iruditegi, hiztegi zein balio-sistemak arakatu.
  • Aurreko egunetan identifikatutako egoerei aurre egiteko tresneria landu.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea izango da. Bakoitzaren bizipenak izango ditugu oinarri eta taldeko lana aurrera egiteko modua. Ariketak banaka, talde txikietan eta guztion artekoak izango dira.

Nori zuzendua

Herri-mugimenduko partaideei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348035.

Babesleak

Etiketak

Feminismoa, parte hartzea, horizontaltasuna, botere-harremanak, gogoeta, Eibar, Markeskoa, UEU, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.