Ikastaroak :: Pedagogia

Pedagogia sistemikoa eguneroko hezkuntza praktikan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 6a

Ikastaroa urriaren 15ean eta 22an (larunbatak) izango da (10:00etatik 18:30etara).

Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei bestelako begirada bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.

Irakaslea

  • Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz

    EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, Pedagogian lizentziatua eta AT, PNL, konstelazio familiarretan aditua.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Teoria sistemikoaren nondik norakoak ezagutaraztea.
  • Ariketa sistemikoen bidez nork bere burua hobeto ezagutzea.
  • Pedagogia sistemikoaren alderdi esperientziala ezagutzea.
  • Gatazkak konpontzeko tresnak ezagutu eta hezkuntza-eremuan aplikatzea.

Edukiak

  • Printzipio sistemikoen hastapenak: kontzeptua eta historia.
  • Bert Hellinger-en lege sistemikoak.
  • Pedagogia sistemikoaren aplikazioa: begirada sistemikoa.
  • Gatazken konponbidea.

Metodologia

Metodologia praktiko eta  fenomenologikoan oinarrituz, gai nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Beren hezkuntza-praktikaren eraldaketa zein barne-begirada lantzeko gogoa duten irakasle zein gurasoei zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348037.

Babesleak

Etiketak

Gure kokapena munduan, gatazken konponbidea, pedagogia, UEU, Markeskoa, Eibar, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.