Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Ordenagailuak programatzen txiki-txikitatik

  • Hasiera-data: 2016(e)ko urriaren 26a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko azaroaren 23a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 19a

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 26an (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: azaroaren 23an (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Jaiotzetik teknologia digitalaz inguraturik daude pertsonak. Horiek, oro har, ez daukate beldurrik konputagailuekin aritzeko. Interneten ibiltzen dira, aplikazioak jaitsi, instalatu eta erabiltzen dituzte trabarik gabe. Horrek ikasleen eta irakasleen arteko arrakala nabarmena eragin du, oraindik irakasleen gehiengoa ez baita jaiotzez digitala.

2013. urtean Europako Batzordeak argitaratu zuen DigComp, Europako kideek izan beharreko gaitasun digitalen gida. Harrezkero, hezkuntza-sistema askotan aldaketak egin dira gaitasun horiek txertatzeko eta EAEko Heziberri2020 curriculumak ere txertatu ditu neurri batean edo bestean. Edukien sorkuntzaren atalean, ordenagailuen programazioari dagokionez, ordea, hankamotz ikusten dugu curriculuma Europako hainbat lurralderekin konparaturik, Erresuma Batua, Estonia eta Madril edo Nafarroako erkidegoak esate baterako. Horietan programazioa LHtik irakasten hasi baita, edo horretarako programa bat sortu dute behintzat.

Eskoletan dagoen gabezia hau eskolaz kanpoko ekintzen bidez betetzeko saiakera badago ere, horrek dagoeneko existitzen diren genero eta maila sozialen arteko arrakala areagotzeko tresna ezin hobeak dira.

Arrakala horiei aurre egiteko, pixkanaka, baina etenik gabe, programazioaren oinarrizko kontzeptuak txertatzen joan beharko lukete eskoletan. Zorionez lan horretan neke handirik gabe aritzeko tresnak badira eta ikastaro honetan horietako batzuk landuko ditugu.

Irakasleak

  • Edurne Larraza Mendiluze

    UEUko Informatika sailburua. Ingeniaritza Informatikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Txelo Ruiz Vazquez

    Industri ingeniaria. UEUkidea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.

Helburuak

  • Ordenagailuen programazioaren oinarriak ezagutzea.
  • Pentsamolde konputazionalaren oinarriak ezagutzea.
  • Ordenagailuen programazioa eta pentsamolde konputazionala norberaren ikasgaian nola txerta daitezkeen hausnartzea.

Edukiak

  • Programaziorako sarrera, code.org tresnaren bitartez
    • Agindu-sekuentziak
    • Kontrol-egiturak
      • Baldintzazkoak
      • Begiztak
    • Funtzioak/parametroak
  • Pentsamolde konputazionalerako sarrera
    • Deskonposizioa
    • Ereduen bilaketa
    • Abstrakzioa
    • Algoritmoen diseinua

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Metodologia aktiboak erabiliko dira. Gai teorikoetan sakontzeko, ikasleek informazioa bilatu beharko dute Interneten, jorratu beharreko gaien inguruan; ondoren, guztien artean eztabaidatuko dute, modu parte-hartzailean, ondorioak bateratze aldera. Gai praktikoak lantzeko, code.org plataforma erabiliko da, eta hainbat programazio-ariketa egingo dituzte. Oinarriak ezagutu ondoren, proiektu bat egin beharko dute: bakoitzak definitu beharko du norberaren irakasgairako interesekoa den ibilbide bat code.org plataforman. Azkenik, egindako proiektuaren aurkezpena egin beharko dute taldekideen aurrean.

Nori zuzendua

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ez da ezinbestekoa Moodle plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348032.

Babesleak

Etiketak

Informatika, programazioa, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, UEU, Eibar, ikastaroak, Markeskoa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.