Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen II. Bilkura: Software Librea biblioteka eta artxiboetan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalok web semantikoaren erronkei egokitu behar dizkiegu informazioaren kudeaketarako prozedurak eta lanabesak.

Euskal Herrian hainbat proiektu garatu dira software libreko erremintak erabiliz. Erronkak, aukerak eta proiektu zehatzen gorabeherei buruzko hausnarketarako aukera izan nahi du bilkura honek.

Ikastaro hau ALDEErekin (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Software libreko tresnetatik abiatuta web semantikoari hurbiltzea.
  • Koha eta DSpace erabiltzen dituzten erakundeen esperientziak partekatzea.

Edukiak

Web semantikoa.

Informazioaren kudeaketaren prozedurak egokitzea.

Software libreko tresnak

Proiektuak:

Metodologia

Ikastaro hau hitzaldi ezberdinez osatua egongo da. Guztira 4 hizlari parte hartuko dute, bakoitzak 50 minutuko aurkezpena egingo du eta ostean eztabaidarako eta hausnarketa kolektiborako tartea ere egongo da.

Nori zuzendua

Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalak eta ikasleak.

Egitaraua

2016-06-30

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ongi etorria eta aurkezpena.

09:30-10:10

Informazioaren kudeaketarako software librea

Ikusi hemen aurkezpena.

10:20-11:10

Bilboko Liburutegi digitala.

Ikusi hemen aurkezpena

11:10-11:40

Atsedena.

11:40-12:30

Tabakalera-UBIK

Ikusi hemen aurkezpena.

12:30-13:30

OndareBideak

Ikusi hemen aurkezpena.

13:20-14:00

Galderak eta eztabaida.

  • Moderatzailea: Jone Arroitajauregi, ALDEEko kidea. Mondragon Unibertsitateko liburutegia.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Jardunaldia bukatu ondoren, bazkaria egingo da hizlari eta partehartzaileekin, besteak beste, inpresioak partekatu, harremanak sendotu eta etorkizuneko elkarlanei buruz hitz egiteko.

Bazkaria matrikula prezioaren barne dago.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, jardunaldiak, software librea, programa libreak, liburuklik, tabakalera, koha, dspace, web semantikoa, open access

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.