Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknika

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko martxoaren 4a

Buru-mapak gure ideiak antatzeko tresnak dira eta ikaskuntzarako zein irakaskuntzarako baliagarriak dira.

Buru-mapen sorrera Tony eta Barry Buzan anaiei zor zaie, beraiek idatzitako "The mind mapping book" liburuan oinarrituta baitago.

Liburua oinarri hartuta, buru-mapen abantailak, nola eta zertarako erabil daitezken erakutsiko dugu.

Irakaslea

  • Eleder Aurtenetxe Pildain

    Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.

Helburuak

  • Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
  • Eskuz egiten hastea.
  • Ordenagailuz egiten ikastea.
  • Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.

Edukiak

  • Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
  • Irudimena lantzeko ariketak.
  • Oinarri teorikoak.
  • Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
  • Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
  • Sakontzeko informazio iturriak.

Metodologia

1) Buru-mapagintzari buruzko buru-mapa bat utziko da norberak ikastaro aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko.

2) Ikastaroan zehar

  • eskema horren edukia zein den azalduko da.
  • ariketa praktikoak izango dira ardatz.
  • jendearen parte-hartzea sustatuz.

Nori zuzendua

Ikasle/irakasleei; profesionalei; jendaurrean mintzatzen direnei; sortzaileei, jakin-nahiei…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: BM2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

Etiketak

ideiak sortu, sormena, buru-mapak, mind mapping

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.