Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Soziologia, Marketin

Euskal Herria markaz eta markagintzaz: nazio garapena, berrikuntza eta parte hartzea oinarri.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Ikastaroa bete egin da (16-06-16, 9:50). Itxaron zerrenda ireki da, eman izena baina ez egin ordainketarik ikastaroan tokia daukazula konfirmatu arte.

EUSKAL HERRIA KONEKTATU!

Ikastaro tailer honetan, gaur egungo egoeratik abiatuta, nazio markagintza bidez Euskal Herriko nazio eraikuntza garapen estrategiari ekarpen bat nola egin hausnartuko da. Horretarako ondoko ideiak landuko dira.

Irakasleak

  • Lorea Arakistain Aizpiri

    PuntuEUS Fundazioko komunikazio-arduraduna.

  • Gaizka Aranguren Urroz

    Informazio Zientzietan lizentziatu, Europar Ikasketetan Diplomatu eta Zientzia Politikoetan doktore ikasketak egindakoa da. Ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabide desberdinetan aritu da ardura maila desberdinetan (EITB, Canal 4, Egunkaria...), enpresa kudeaketari ekin zion arte. Albaitaritza S.A.ko kudeatzaile, Nabarralde S.L.-ko sortzaile, Euskokultur Fundazioko kudeatzaile... Egun, Labrit Multimedia S.L.ko zuzendari da, 2009. Urtean sortu zuen Ondare ez-materiala eta komunikaziogintza uztartzen duen enpresa.

    Unibertsitatea.net atarian  elkarrizketa.

  • Josu Bergara Aretxabaleta

    Zuzenbidean lizentziaduna. Komunikazioan graduondoa. Hamar urtez erakunde eta enpresa ezberdinen marketing eta komunikazio sailetan zein publizitate agentzietan komunikazio teknikari, arduradun edo marka estrategia aditu bezala aritu da (besteak beste Panda Software, Gamesa, Xabide, Lea Artibai Ikastetxea, Durangoko Azoka eta AZK agentzian). Egun, BURUTU komunikazio eta publizitate agentziaren bazkide sortzailea eta kudeatzailea da. Branding eta marka estrategiak lantzen ditu Euskal Herriko zein atzerriko enpresa eta erakunde ezberdinentzat.

  • Koldo Diaz Bizkarguenaga

    UPV/EHU eta UCLko doktorego-osteko ikerlaria, NOR taldeko ikerlaria, UEUko kidea.

    Twitter: @koldobizkar

  • Izaskun Ellakuriaga Bustintza

    Ikasketaz kazetaria, EHUko Informazio Zientzietan lizentziatua. Web orrien garapena, ekitaldien antolaketa eta harreman publikoak zein sare-sozialetan sakondu du lizentziatu osteko ikasketekin. Lanean, prentsa idatzian eta irratigintzan jardun du batez ere, Durangaldeko ERAZ aldizkarian eta Bizkaia Irratian. Lekukom-eko sortzaile, komunikazio aholkularitza eskainiz. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna da eta Durangoko Azokako komunikazio taldeko kidea.

  • Iker Elosegi Onandia

    Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.

  • Imanol Esnaola Arbiza

    Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.

    Twitter: @imanolesna

  • Estitxu Garai Artetxe

    Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, UPV/EHUko ikerlaria, Ikerlari bisitaria izan da Irlandako eta New York-eko unibertsitateetan. Hainbat markaren komunikazio-aholkularia, UEUkidea.

    2013ko #Txiotesia lehiaketako irabazlea.

    Twitter: @egarai

  • Juan Jose Ibarretxe Markuartu

    Ekonomian lizentziatua. Doktorea. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (1999-2009). Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria.

    twitter: @LHKibarretxe

  • Naroa Jauregizuria Lopategi

    Ahize.AEK Hizkuntza Aholkularitzan Teknikaria. Soziologian Lizentziatua. Tokiko garapen eta berdintasun politiketan eta Komunikazioa Erakundeetan aditua.

    @EHkonektatu

Helburuak

  • Oinarrizko kontzeptuen eta markoa argitu: nazio identitatea, marka eta markagintza.
  • Nazio markagintza Euskal Herrian, ekarpena eta aukerak identifikatu.
  • Nation Branding-ak darabiltzan tresna ezagutu.
  • Euskal Herrian gaiaren inguruan dauden iritzi eta diskurtsoak fokatu.
  • Kasu praktikoak aztertu.

Metodologia

Hitzaldiak eta eztabaidaguneak.

Nori zuzendua

  • Nazio eraikuntzan eta garapenean interesa daukatenei.
  • Nazio marka eta markagintzaren inguruan ekarpenak jaso eta egin nahi dituztenei.
  • Komunikazio arloan mugitzen direnei eta tresna berri hau ezagutu nahi dutenei.
  • Beren proiektu, zerbitzu edo ekimena zabaltzeko nazio/lurrande marka darabiltenei edo erabili nahi dutenei.

Egitaraua

2016-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:15-09:30

Aurkezpena eta egingo den ibilbidea azaltzea.

09:30-10:10

1. Euskal Herriaren definizio operatiboa: testuingurua, garapena eta leihakortasuna..

10:10-11:00

2. Balio proposamena: Euskal Kasua.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-11:55

3. Identitatea hautatu, moldatu eta trukatu daitekeen elementu baliotsua.

11:55-12:20

4. Marka, markagintza, posizionamendua... konekzioa.

12:15-12:40

5. Nation Branding, Munduan zer? Egoerak, joerak, adierazleak.

12:40-13:10

6. Nazio marka eta markagintza Euskal Herrian: potentzialtasuna, aukerak eta erronkak.

13:10-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:30

7. Ondare ez materiala zergatik, zertarako eta nola kudeatu.

15:30-16:00

8. Euskal Herriko markak. Azterketa praktikoa brandingaren ikuspuntutik.

16:00-16:30

9. .EUS egitasmoa: 8. lurraldea konkistatzen.

16:30-17:00

10. Laborantza iraunkorra eta Lurrama Ipar Euskal Herrian.

17:00-17:30

11. Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleihoa eta hamaika gauza gehiago DA.

17:30-18:15

12. Ideia trukea eta azken ondorioak.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa bete egin da (16-06-16, 9:50). Itxaron zerrenda ireki da, eman izena baina ez egin ordainketarik ikastaroan tokia daukazula konfirmatu arte.


  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.