Ikastaroak :: Informatika

Software librea eta ubuntu: sarrera. I eta II.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko otsailaren 29a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko martxoaren 30a

Ikastaroa presentziala izango da, 8 saio izango dituena, 2.5 ordutakoak bakoitza. Saioak astelehenetan emango dira, data hauetan: apirilak 4,11,18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16, 23.

Ikastaroak bi zati ditu: 'Software librea eta Ubuntu: sarrera I' (apirileko 4 saioak) eta 'Software librea eta Ubuntu: sarrera II' (maiatzeko 4 saioak). Ikastaro osoa egin daiteke (saio biak) ala erdia. Lehen edo bigarren zatia bakarrik egin nahi izanez gero, behean dituzue argibideak.

Ikastaro honetan software librea zer den ikusiko dugu, bere alde filosofikoa eta praktikoak ezagutuz; programa multzo bat haratago, gauzak beste modu batean egitea ahalbidetzen duen bizimolde bat dago. Hori ulertzeko sistemarik ezagunena erabiltzen ikasiko dugu: Ubuntu GNU/Linux.Ikastaroan eguneroko ekintzetarako baliagarriak diren programen multzoa aurkeztuko dugu, beste inguruneekiko ezberdintasunak landuz. Bukaeran ikasleek ekintza konkretu bat burutzeko programa multzo batzuen artean bat hautatu eta aurkezpen bat egingo dute.

  Ikastaro hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Maider Likona Santamarina

    Informatikan ingeniaria.

    unibertsitatea.net atarian irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Software askearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea.
  • Software askearen ezaugarriak ezagutzea eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetzea.
  • Sistema eragileei buruzko ezagutzak finkatzea eta eguneroko ekintzak egiteko kapaza izatea.
  • Interneten informazio baliagarria bilatzea lantzea.

Edukiak

Lehenengo atala (apirilak 4,11,18, 25)

  • Gure helburu nagusia sistema eragilea ezagutzea izango da.  Ubuntu GNU/Linux instalatuko dugu, ikasgeletako ordenagailuetan edo bakoitzak ekarritakoan. Ondoren software librearen hastapenak azalduko dira eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz. Ondoren, sistema eragilearen ezaugarriak landuko ditugu, eta sistemarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz modu praktiko batean. Aukerazko gai bat egongo da baita ere, terminala erabiltzeko sarrera bat, haina zuzen ere, sistemen-kudeaketa eta sareekin erabiltzen diren komandorik ohikoenak landuz.
  • Bukatzeko, partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; berau landu ondoren txosten-memoria txiki bat prestatu eta  klasean aurkeztuko ditugu.
  • Atal praktikoan, hiru ekintza aurkeztuko dira: ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatu edo eguneratuko dute; sistema eragilearen parte ezberdinak landuko dituzte (Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak, sinkronizazioa mugikor zein hodeian dauden zerbitzuekin…); eta, azkenik, programak instalatzeko sistema ikusiko dugu.

Bigarren atala (maiatzak 2, 9, 16, 23)

  • Aplikazioak landuko ditugu. Argazkilaritza, audio eta bideo edizioaren oinarrizko  hastapenak landuko ditugu software libreko programa ezagunenak erabiliz.
  • Aurreko atalean bezala,  partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; berau landu ondoren txosten-memoria txiki bat prestatu eta  klasean aurkeztuko ditugu.
  • Atal praktikoan hiru ekintza aurkeztuko dira: irudigintza digitaleko Gimp eta Inkscape programak ikusiko ditugu eta kartel erraz bat egingo dugu; bigarren atalean audiorako erabiltzen den audacity ikusiko dugu eta internetetik jaitsitako audioak moldatuko ditugu; bideo edizioan berriz, kdenlive erabiliko dugu bideo bat muntatzeko beste bideo batzuk elkartuz.

Metodologia

Ikastaroa batez ere praktikoa izango da. Gai bakoitzean, irakaslearen apunteak irakurri ondoren, denboraren zati handi batean ariketa praktikoak egingo dira aipatutako kontzeptuak eta prozedurak finkatzeko.Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du. Partaide bakoitzak programa libre horren gaineko informazioa (xedea, instalaziorako jarraibideak...) txosten batean jasoko du eta ikastaroko plataforman argitaratuko du.

Nori zuzendua

Lehenengo atala Ubuntu sisteman trebatu nahi dutenei zuzenduta dago. Bigarren atala Ubuntu edo beste linux mota bat ezagutzen dutenentzat pentsatua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenbururaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroak bi zati ditu: 'Software librea eta Ubuntu: sarrera I' (apirilak 4,11,18, 25) eta 'Software librea eta Ubuntu: sarrera II' (maiatzak 2, 9, 16, 23.). Ikastaro osoa egin daiteke (saio biak) ala erdia.

Lehen edo bigarren zatia egin nahi izanez gero, klikatu izenburuan eta egin matrikula.