Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Psikologia

Nerabeekiko lana irakaskuntzan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko apirilaren 6a

Ikasketa-prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunok hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den honetan: harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune hori betetzea da, eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegiak- kudeatzeko prestakuntza ahalik eta praktikoena.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Hezitzaile garen aldetik, hezkuntza-sistema eta gure funtzioen gainean hausnarketa bultzatzea.
  • Nerabezaroaren gakoak ezagututa, ikasleekiko harremana, gelako giroa eta geure lana errazago eta aberasgarriago egitea.
  • Institutuetako geletako bizitza hobetzea. Berdin guretzat nola ikasleentzat, biak ala biak “biktimak”.
  • Nerabeekiko lanean burutu esperientzien partekatzea.

Edukiak

  • Gaur egungo hezkuntza-sistema eta eskolaren helburu, sistema, ideologia eta jatorriaren inguruko azterketa kritikoa.
  • Eskolan lantzen diren edukiak eta Ezkutuko curriculum-a.
  • Ikastea vs. irakastea, hezitazileon papera aztergai: mugak, diziplina, askatasuna, autoritate funtzionala vs. autoritarismoa eta ezkutuko boterea.
  • Haziera eta heziketa. Irakaslea, ikaslea eta familiaren arteko triangelua.
  • Gizakiaren haziera-prozesuaren nolakotasuna. Giza garapenean neraberazoak duen tokia, funtzioa eta garrantzia. Nerabeen(tzako) tokia gizarte (ezberdinet)an.
  • Nerabeekiko lana: Nerabeekiko harremanaren garrantzia, berezitasunak eta gure egoteko moduaren nolakotasuna, gela barneko ekosistemaren garrantzia eta Heldua-gaztetxoa.
  • Nerabeekiko kontaktuak helduoi hunkitzen diguna eta lan pertsonalaren garrantzia. Izan ginen (eta ez garen??) ameslari eta errebeldeak.

Metodologia

Metodologia nagusiki teorikoa izango den arren, hausnarketak toki handia izanen du. Nerabeekiko lanean dabilen profesionalen baten hitzalditxoa-tailerra ere izanen dugu.

Nori zuzendua

  • Gurasoei.
  • Hezitzaileei.
  • Irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak homologatutako ikastaroa da

Etiketak

nerabezaroa, harremana, gazteak, komunikazioa, UEU, Ikastetxe Nagusia, ikastaroa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.