Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Komunikazioa

Esatearen ederra I

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko apirilaren 1a

Ikastaroa ostegunetan izango da. Egunak: apirilaren 7a, 14a, 21a, 28a eta maiatzaren 5a eta 12a.

Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak. Halakoetan, hizlariak oso kontuan hartu beharra dauka entzuleak lehen kolpean ulertzeko moduan esan behar duela mezua; bestela, inkomunikazioa sortuko baita emailearen eta hartzailearen artean.

Profesionalek, oro har, nork bere aldetik landu ohi du testua, irizpiderik gabe, sen eta intuizio hutsean oinarriturik, eta horrek, sarritan, gaztelaniarekiko morrontza dakar berekin, baita jardun artifiziala ere.

Ikastaro honetan testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dugu. Horretarako, ahoskera-arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia-gaiak jorratuko ditugu.

Irakasleen kasuan, ikasitakoa ikasgelan berehala aplikatzen hasteko aukera izango dute hiru maila ezberdinetan: irakasleak testu-liburuetako zein bestelako testuak ikasleen aurrean irakurtzean, ikasleen ahots gorako jardunak zuzentzean eta ikasleei ahoskeraren inguruko jarraibideak ematerakoan.

Irakaslea

Helburuak

  • Gure egiteko eraren inguruan nork bere buruaren diagnostikoa egitea.
  • Irakurketa bizia eta euskal doinuaren araberakoa egiten ikastea.
  • Komunikazio-gaitasuna hobetzeko baliabideak eskuratzea.
  • Beldur eszenikoari aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

Edukiak

  1. Ahoskera zuzena: Euskaltzaindiak arautua.
  2. Mintzamolde jatorra: euskal doinua errespetatzen duena.
  3. Komunikazio egokia: mezua entzulearengana argi iristeko modukoa.
  4. Adierazpide bizia: hitzak hiztunaren inplikazio osoa daukanean lortzen dena.
  5. Gogoeta: erregistroen erabilera, euskalkiak/batua.

Metodologia

Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, baina funtsezko azalpen teorikoak ere emango dira.

Saio teorikoetan, ahozko adierazpide naturalari dagozkion alderdien berri eman eta landuko dira. Saio praktikoetan, berriz, teoria-irizpideak finkatuko dira hainbat testuren irakurketa dramatizatua eginez.

Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte-hartzaileari testuen ahots gorako irakurketa nork bere kabuz prestatzen. Eskoletan, testuak jendaurrean irakurri, argibideak eman eta zalantzak argituko dira.

Nori zuzendua

Irakasleei, unibertsitateko ikasleei, kazetariei, esatariei, aurkezleei, bikoiztaileei, aktoreei, hizlariei, politikariei…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348006.

Babesleak

Etiketak

ahoskera, prosodia, irakurketa, interpretazioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.