Ikastaroak :: Musika

Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko otsailaren 12a

Ikastaroa hilean behin izango da. Egunak: otsailaren 20a, martxoaren 5a, apirilaren16a eta maiatzaren 21a (larunbatak).

  • Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?
  • Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imajinarioan?
  • Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

Galdera horiei guztiei ikastaro/tailerrean parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu: idazleak aurkeztuko ditugu, musikariak, testuingurua eta, ondorioz, Euskal Herriaren historia, Euskal Herriaren bilakaera kulturala, soziolinguistikoa eta politikoa hausnartuko ditugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriaren historia sortzaileen ikuspegitik hausnartzea.
  • Kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzerako duen garrantziaz gogoeta egitea.
  • Idazle eta musikarien arteko harremanetik sortutako kantagintza aztertzea.
  • Kantagintzaren funtzioaren bilakaeraren ezaugarriez eta transmisioaren garrantziaz jabetzea.

Edukiak

  • Idazle eta musikarien artean sortutako kantagintzaren historia.
  • Kantagintzaren eta literaturaren bilakaera historikoa.
  • Kantagintzak euskaldunon imajinarioan izan duen garrantzia.
  • Euskal Herriaren historia.

Metodologia

Idazle eta musikarien artean sortutako kantak izaki, idazleak eta musikariak aurkeztuko ditugu: datu biblio/diskografiko zein biografikoak, kantak sortzailearen obran duen garrantzia, kantek argitaratu ziren une historikoan izan zuten eragina eta gerora gure imajinarioan utzitako arrastoa…

Kanta gehienak zuzenean joko ditugu.

Zenbait kanta grabazioetatik entzungo ditugu.

Kantak aztertuko ditugu, bai letra bai musika.

Nori zuzendua

Literaturazaleei.Musikazaleei.Historiazaleei.Kulturazaleei.Hezitzaile zein irakasleei.Kultur kazetariei.Soziologoei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348008.

Babesleak

Etiketak

kantagintza, literatura, sorkuntza, kultura, historia, soziolinguistika, gizarte mugimenduak, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.