Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika, Soziologia

Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko otsailaren 10a

Ikastaro honen bitartez, egungo gizarte edota egoera kulturaniztunak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira. Egunerokoan inguratzen gaituzten egoeretatik harago, alor desberdinetatik aniztasun kulturala era positiboan kudeatuta duen balio onuragarria azalduko da.

Sakoneko ikastaroa izan gabe, begirada eta ezagutzak zabaldu nahi dira, zenbait zertzelada eskainiz eta hausnarketa sustatuz.

Ikastaroa bi astelehenetan emango da: otsailaren 15ean eta 22an.

Ikastaro hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Samira Goddi Mendizabal

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.

    Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Migrazioen zergatia, errealitatea eta eraginaren inguruan hausnartzea.
  • Aniztasun kulturala era positiboan kudeatuta, gizartean duen onura onuragarriaz jabetzea.

Edukiak

  • Migrazioak (analisia, doluak, erronkak,atzerritartasun legea).
  • Kultur aniztasuna (aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak).
  • Identitateen eraikuntza (jatorria, hizkuntza, kohesioa).
  • Kultur aniztasunaren kudeaketa (aurrelana egitea, praktika onak eta baliabideak).
  • Kultur aniztasuna kudeatzeko politikak Europan (estatuak, hezkuntzan).
  • Kultura arteko bitartekaritza (faktore anitzeko metodologia).
  • Zeharlerrotasunaren begirada.
  • Elkarbizitza eta parte-hartzea (elkartegintza, ahalduntzeko guneak eta aukera berdintasuna).

Metodologia

Saioak teorikoak nahiz praktikoak izango dira. Alegia, oinarri teoriko bat eskainiko den arren, hausnarketa eta eztabaida sustatuko dira. Kasu praktikoak eramango dira saiora, baina bakoitzak bere egunerokoan dituen zalantzak, ezagutzak eta erronkak denon artean eztabaidatuko dira. Aurrez aurreko bi saioen artean (6 ordu) , ikasleak lan bat egin beharko du (2 ordu), ikasgelan emandako erremintak erabilita eta bertan landutakoa sakontzeko helburuarekin.

Nori zuzendua

Interesa duen edonorentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Lazarraga Kultur Elkarteko kideek UEUko bazkideen deskontu bera izateko aukera daukate. Matrikula egitean oharretan adierazi kidea bazara.

Etiketak

Gasteiz, Oihaneder, ikastaroak, kudeaketa, elkarbizitza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.