Ikastaroak :: Hezkuntza

Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko apirilaren 13a

Ikastaroa larunbatetan da: apirilaren 16an eta 23an.

Handia da azken urteotan UEUk antolatutako “eskola libre eta demokratikoak” ikastaroan jendeak erakutsi duen interesa, bai eta asko izan ere, horretan jorraturiko gaietan sakontzeko helburuarekin, aurrekoaren osagarri litzatekeen beste bat antolatzeko eskatu diguten ahotsak. Pedagogia osasuntsuago baterako bidean, heziketa konbentzionalean edo alternatiboan aritzeko gakoak zein eta nolakoak diren aztertzen entseatuko gara “eskola libre eta demokratikoak II” ikastaroan. Benetako iraultza, haurren heziketa moldeen hankaz goratzeak baizik ez baitu ekarriko.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Eskola alternatiboetan erabilitako metodologia zehatzak ezagutzea.
  • Adin-tarte bakoitzean arlo pedagogikoan, haurraren garapen psikoafektiboan kontuan izan beharreko gakoak ezagutzea.
  • Haurraren garatze onuragarrian hezitzaileok eskuhartzeko erramintak  ezagutzea.

Edukiak

  • Egungo eta hemengo heziketa eredua definitzen duten ezaugarriak ezagutu, zertarako diren eta zer balio duten gogoeta eginez.
  • Haur eta gaztetxoen adin-tarte bakoitzaren psikologian hezitzaileon egin eta ekidin beharrak aztertu.
  • Hezitzailearen izatea eta egoteko modua aztertu.
  • Egun eta hemengo eskola alternatiboen ekintza pedagogiko eta hauek jarraitu dituzten eredu nagusiak (WILDtarrak eta PESTA, NEILL, SUMMERHILL eta askatasuna).
  • Hezitzaileon tresna metodologikoak ezagutu.
  • Askatasunaren ereduaren azterketa: mugak, arauak, diziplina...
  • Solasaldiak: Euskal Herriko hainbat eskola alternatibotako kideekin edota sistema barnean esperientzia osasungarriak burutu dituztenekin.

Metodologia

Ikastaroan erabiliko den metodologia teoriko-praktikoa izango da, etengabeko hausnarketa sustatuz. Bestalde, esperientzia praktikoen kontakizunak toki handia izango dute.

Ikastaroan zehar, eskola librean diharduen partaide baten bisita izanen dugu, tailerra edo hitzalditxoa eskaintzera etorriko dena.

Nori zuzendua

Hezitzaileei, gurasoei edo heziketan interesa duen edonori.

Eskola libre eta demokratikoak ikastaroaren lehen edizioa aldez aurretik burutu dutenek izanen dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348007.

Babesleak

Etiketak

hezkuntza, haurren askatasuna, pedagogia, eskola alternatiboa, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.