Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa

Ikasi zure proiektua sare sozialen bidez ikusarazten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko apirilaren 8a

Ikastaroa astearteetan da: apirilaren 12an, 19an, 26an eta maiatzaren 3an.

Argi dago egungo gizarte digitalean sare sozialak beharrezkoak direla, bai lagunekin komunikatzeko tresna bezala baita produktu bat saldu nahi eta bezeroekin harremanetan jartzeko ere. Hori dela-eta, beldurrak kendu eta horietan barneratu beharra dago. Beldur hori uxatzen saiatuko gara ikastaroan.

Irakaslea

Helburuak

  • Sare sozialek lan-munduari eskaintzen dizkioten abantailak ezagutzea.
  • Sare sozialen erabilera eraginkorra eta ona barneratzea.

Edukiak

  • Sare sozialak: definizioa eta motak.
  • Sare sozialak eta marka/enpresa: on-lineko marketina, estrategia eta ataria.
  • Sare sozialen erabilera ona: irudia / korporatibismoaren zainketa eta pribatutasunaren kudeaketa.

Dokumentazioa.

 

Metodologia

Batez ere praktikoa izango da ikastaroa, azaldu ahala aurrean sare sozialak irekita ditugula esandakoa praktikan jarriaz.

Nori zuzendua

Lanerako sare sozialak behar duten langile eta ekintzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348009.

Babesleak

Etiketak

sare soziala, irudia, pribatutasuna, komunikazio tresnak, erabilera ona, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.