Ikastaroak :: Hezkuntza, Matematika

Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte)

  • Hasiera-data: 2016(e)ko otsailaren 10a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko martxoaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko otsailaren 5a

Ikastaroa on line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, otsailaren 10ean, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, martxoaren 16an, bigarrena. Aurrez aurreko saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Aski ezagunak dira Piaget-ek azaldu zituen umeen garapenaren atalak. Bigarren atala (2-7 urte bitartean), “preoperazionala”, eragiketa eta logikara heltzeko egin behar den trantsizio-etapa bezala definitu zuen Piaget-ek.

Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko.

Horrek guztiak zenbakikuntzak eskatzen duen abstrakzioa lortzen laguntzen die eta matematikak gertutasunez ikusten.

Baina denok dakigun moduan zenbakiek bakarrik ez dute matematikaren atala eraikitzen GEOMETRIA ere ezinbestekoa da. Oso garrantzitsua da bakoitzak bere burua espazioan kokatzea, inguruarekiko kokatzea, ingurumenaren edertasuna aztertzea eta ulertzea. Haurrak estimulatu behar ditugu.

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

Helburuak

  • Haur Hezkuntzako matematika saio dinamiko eta parte hartzaileak sustatzeko material manipulagarria ezagutzea.
  • Jardunean gozatzea: Jakin-mina piztea eta matematikarekiko zaletasuna ereitea, eta bide horretan aurreratzeko nahitaezkoa da irakasleok ere eginez eta eraikiz gozatzea.
  • Zenbakikuntzak eskatzen duen abstrakzio matematikoa lortzeko hezitzaileontzako bitartekoak ezagutzea.
  • Geometriaren edertasunaz jabetzea.

 

Edukiak

  • Matematika-konpetentzia garatzeko eta zaletasuna sustatzeko material ludiko eta manipulagarriak, fisikoak eta birtualak, ezagutu.
  • Zenbakikuntzara bideratzen gaituzten jarduerak prestatzeko estrategiak eman.
  • Zenbakiak eta eragiketak barneratu: sistema hamartarraren hastapenak, kalkulu mentala landu.
  • Geometriaren inportantzia: espazioa ezagutu, geure burua kokatu, ingurua aztertu, artea, edertasuna....
  • Manipulatuz eta pentsatuz problemak ebatzi, matematika-konpetentziaren garapena bultzatzeko.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, aurrez aurreko saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.

Hasteko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Ondoren ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, bost astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da.

Ikastaroa on line denez, materiala ondo ikusteko bideo tutorialak egongo dira. Bideo horietan, materialak praktikan nola jarri azalduko dugu eta, horretaz gain, apunteak emango ditugu.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasleei, aisialdieko monitoreei, etxean matematika landu nahi duten gurasoei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348004.

Babesleak

Etiketak

matematika, geometria, hezkuntza, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.