Ikastaroak :: Komunikazioa

Agertokia zurea da. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko apirilaren 12a

Geroz eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresariak, lan taldeen zuzendariak, hizlariak eta abar) gaitasun egoki, bikain eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragin handia edo txikia, hobea edo okerra, hizkariak-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.

Hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke.

Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta, beraz, hobekuntza hori irakatsia izan daiteke ere.

AURKEZPENETAN ENTRENAMENDU TRINKORAKO mintegi hau egilearen emaitza da; Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik eta, azken finean, giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.

Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektoreak, pantailak, ordenagailuak eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez hurren) eremuan dauden komunikazioaren alderdiak eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Jendaurrean hiz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea.
  • Interkomunikazio pertsonal eta profesionalaren prozesuan partaideak kalitatea handiagoz hornitzea.
  • Garapen pertsonalaren eta profesionalaren hobekuntzan komunikazioaren prozesuaren garratzia eta eraginaz ohartzea.
  • Partaideen komunikazio gaitasun guztiak erabiltzea eta hobetzea.

Edukiak

  • Norberaren esperientziatik beharrezko trebetasunak garatu.
  • Eraginkortasunez, erreztasunez, natulatasunez eta dotoretazunez komunikatzeko Jendaurrean hitz egiteko estrategia eraginkorrak ezagutu.
  • Eztabaidak ebazteko bitartekoak ezagutu eta praktikan jarri.
  • Komunikazioaren eragina harreman pertsonaletan eta profesionaletan aztertu, autoestimua eta besteekin erlazio kalitatea hobetuz.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta gaitegia norberak komunikazio arloan ekartzen duen esperientzian oinarrituko da

Unez une, parte-hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte-hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte-hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro osoan ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknika corpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiendako.

Hezitzaile eta ikasleak; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu, hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu edo bideratu edota haiekin harremanak izan behar dituzenak (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea –prentsa, irratia, telebista, politika, sindikatuetan, etab.-); harreman informaletan komunikazioa hobetu nahi dituztenentzako (familia, bikote, adiskide,..) etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak homologatutako ikastaroa da

Etiketak

Komunikazioa, jende aurrean hitz egin, aurkezpena, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.