Ikastaroak :: Psikologia

Galerak eta dolu-prozesuak ikastetxearen testuinguruan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko otsailaren 29a

Haurren hezte-prozesuan laguntzeko irakasleen tresnarik garrantzitsuena beren burua izanik, hori hobeto ezagutzea dugu abiapuntua. Norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, haurren galera eta dolu prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gaia ikastetxean nola jorratu aztertzeko xedearekin.

Irakaslea

  • Ester Alvarez Uria

    Psikologoa; Psikoterapia alorrean eta Irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.

Helburuak

  • Galerak, heriotza eta doluaren inguruko ezagutza teoriko-praktikora hurbiltzea.
  • Irakasleak haien burua hobeto ezagutzea.
  • Bizitza eta heriotzaren pedagogiaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
  • Galeren ondorioz, ikasleek esperimentatu ditzaketen emozio-egoeei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Edukiak

  • Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua.
  • Haurrak, heriotza, galerak eta dolua.
  • Eskolaren esku hartzea haur eta familien dolu prozesuetan.
  • Dolu-prozesua generoaren ikuspegitik.

Metodologia

Alderdi teorikoak eta alderdi praktikoak egongo dira.

Alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailak eduko teorikoak era esperientzial batean lantzeko dinamikak proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza butltzatzeko. Bestalde, eduki teorikoen inguruko hausnarketa ere bultzatuko da.

Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da eta ikastitakoa eskolan nola aplikatu dezakegun jasotzen duen proiektu txiki bat prestatzea eskatuko da. Sortutako ezagutza ikaskideekin elkarbanatzeko blog bat proposatuko da eta, teoria errealitatea txertatzeko asmoz, proiektuak taldean aurkeztuko dira.

Nori zuzendua

  • Irakasleei.
  • Hezitzaileei.
  • Familiei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

ORDUTEGIA

1go eta 2. egunak: 9.30-14.00 eta 16.00-19.00; 3. eguna: 9:30-14:30.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak homologatutako ikastaroa da

Etiketak

galera, dolu, prozesuak, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.