Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Informatika

Code.org. euskaratzeko maratoia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko urriaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 4a

Oso webgune  erakargarria sortu du code.org erakundeak konputagailuen programazioaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko eta haiekin jolasteko. Gaztetxoek irudi batean mugituko den pertsonaia baten ibilbidea programatzen dute eta momentuan bertan ikusten dute martxan eurek "programatu" dutena.

Web aplikazio hori 37 hizkuntzatan erabil daiteke, baina euskaraz oraindik ez. Hori da gure erronka aurtengo Euskararen Egunerako euskaraz plazaratu nahi dugu. Lana hasita dago, UEUko udako ikastaroan itzuli zenarekin lanaren laurdenera eginda dago honezkero. Baina oraindik falta zaizkigu azken urratsak. Bakoitzak bere kabuz lagundu dezake etxetik aplikazioko mezuak itzultzen (code.org euskaratzen hasteko gida laburra). Baina prozesu honetan lagun gehiago biltzeko, eta ekinbide komunitario eta ludiko bihurtu arren Code-org Itzulpen-Maratoia antolatu dugu azaroaren 7rako, larunbata.

Irakaslea

  • Edurne Larraza Mendiluze

    UEUko Informatika sailburua. Ingeniaritza Informatikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Euskararen egunera code.org tresna euskaratuta egotea.

Metodologia

Bi sari emango dira bat maratoi-saioan gehien itzuliko duenarentzat, eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Egunean banatuko da.

Nori zuzendua

Ingelesa eta euskara dakien ororentzat, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat oso interesgarria.

Egitaraua

2015-11-07

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:15

Ongi etorria eta Code.org-ren sarreratxoa

10:15-12:00

Itzulpen-saioa

12:00-12:30

Kafea

12:30-15:00

Itzulpen-saioa

15:00-16:00

Luntxa, otordua

16:00-16:30

Sari-banaketa eta agurra

Matrikulaziorako argibideak

1. MATRIKULA doan da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Doan da, ez egin kasu ordainketa aipatzen duten argibideei.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, o.gardoki@ueu.eus (Oihana).

Oharrak

  • Bi sari emango dira, bat maratoi-saioan gehien itzuliko duenarentzat, eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Egunean banatuko da.
  • Informatika fakultateko eta UEUko informatika saileko hainbat kide izango dira itzulpena bideratzen.
  • Fakultateko konputagailuak erabiliko dira itzulpena egiteko.

Etiketak

maratoia, teknologia, programazioa, hezkuntza, Donostia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.