Ikastaroak :: Komunikazioa

Agertokia zurea da! Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 21a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko irailaren 22a

Geroz eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragin handia edo txikiagoa, hobea edo okerra, hizkariak-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.Hizlari gisa geure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugun, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere.AURKEZPENETAN ENTRENAMENDU TRINKORAKO mintegi hau egilearen emaitza da; Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektoreak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenean zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren alderdi ezberdinak eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Helburuak

Jendaurrean hiz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, autoestimua indartzeko eta besteekin erlazio kalitatea hobetzeko; honekin guztiarekin, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi kalitate hobea lortuko dugu.Interkomunikazio pertsonal eta profesionalaren prozesuan partaideak kalitatea handiagoz hornitzea.Garapen pertsonalaren, profesionalaren hobekuntzan komunikazioaren prozesuaren garratzia eta eragina erakustea, edozein lanpostutan, esparru guztietan eta bizi kalitatearen hobekuntzan.Partaideen komunikazio gaitasun guztiak erabiltzea eta hobetzea, besteei beren mezua eta honen edukia ematen lagunduz, erarik eraginkorrenean.

Edukiak

Ikastaroa guztiz praktikoa izanen da eta gaitegia norberak komunikazio arloan ekartzen duen esperientzian oinarrituko da

Nori zuzendua

Nafarroako Unibertsitate Publikoko komunitatea osatzen duen orori eskainia

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko:

NUP Kultur Jarduerak

Telefonoa: 948168972/168478

E-posta: actividades.culturales@unavarra.es

Oharrak

Ikastaroa hau DOAN da

Etiketak

Komunikazioa, jende aurrean hitz egin, NUP, aurkezpena, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.