Ikastaroak :: Soziologia
Azken urteetako gertaerek, euskal gizartearen baitan bake prozesu itzulezin bat bultzatzeko beharrezko baldintzen ezarpenean lagundu dute, ez-bortizkerian oinarritutako bizikidetasuna, inklusioa, Giza Eskubideen errespetua, aniztasuna eta adostasuna, aldi berean, oinarri eta helburu izanik.
Ikastaroa hau gonbidapen bat da. Gatazkaren kontzeptua eta bere bizipena birfokatzeko gonbidapena, aurka egiteko prest egotetik jarrera adiskidetzaile eta eraikitzailea adieraztera pasatuz. Elkarrizketa eta topaketarako gonbitea da, ezberdinen arteko elkarrekintza gizatiartzeko, elkarkidetza bideak arakatzeko, arazoak errespetuz kudeatzeko eta desberdintasunaren kudeaketa suntsigarri berria saihestu ahal izateko.
Ikastaroa bi larunbatetan emango da: azaroaren 14an eta 28an.
Ikastaroa hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.
Soziologoa, Gestalt-transpertsonal terapeuta, Gizarte Psikologian doktoregaia eta UEUkidea.
1. Biolentziaren hirukia.
2. Biolentziaren gurpil zoroa.
3. Biolentziaren efektuak eta ondorioak.
4. Baketa eta Elkarbizitza.
5. Autokritika: identitate kolektibo eraikitzaile baterantz.
6. Bakearen hirukia.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izanen da. Eduki teorikoak ariketa praktikoekin tartekatuko dira; taldearen eta partaideen ekarpenak jasotzearren, eduki teorikoen barnerapena errazteari begira eta eztabaida sustatzeko asmoz.
Gaiaren inguruan hausnartzeko prest dagoen orori.
Gasteizko Udalak UEUren ikastaroetan parte hartzeko diru-laguntzak ematen ditu, ikusi hemen baldintzak: Udako Euskal Unibertsitaterako beka