Ikastaroak :: Itzulpengintza

Itzultzaile izatetik, posteditore izatera

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 47.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko urriaren 12a

Ikastaroaren ikasgelako saioak egun hauetan izango dira: urriaren 15a eta 22a, azaroaren 5a eta 19a eta abenduaren 3a.

Itzulpen automatikoa puri-purian dagoen teknologia da, eta gero eta arruntagoa da hura erabiltzea itzulpen-enpresetan, post-edizio bidez argitalpen-kalitatea duten itzulpenak lortzeko. Teknologia honekiko mesfidantza uxatzeko eta oinarridun iritzi bat eratzeko, ikastaro honetan itzultzaileei itzulpen automatikoa baliagarria zaizuen ala ez aztertzera gonbidatzen zaituztegu; itzulpen automatikoa erabiltzera, post-edizioa taxuz probatzera, egin beharreko aldaketak finkatzen hastera, produktibitatea neurtzera, norberaren itzulpenen kalitatea analizatzera, eta, orokorrean, teknologia honen egoeraz eta baliagarritasunaz hausnartzera.

Irakasleak

  • Nora Aranberri Monasterio

    Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Karlos del Olmo Serna

    Senez itzulpen aldizkariaren zuzendaria eta Donostiako Udaleko itzultzaile-interpretea.

  • Ane López Díez

    Itzultzaile autonomoa, lokalizazioan espezializatua.

Helburuak

  • Itzulpen automatikoko sistemen arkitekturak eta erabiltzen dituzten baliabideak ezagutzea bere itzulpenak hobeto ulertzeko,
  • post-edizio lana probatzea eta lehen oinarriak ezartzea euskararako,
  • itzulpen automatikoaren eta post-edizioaren inguruko hausnarketa egitea kalitatearen, abilezien
  • eta lan-ingurunearen ikuspuntutik eta baita alde ekonomikotik, besteak beste.

Edukiak

  • Itzulpen automatikoko sistemen bi hurbilpen nagusiak deskribatuko ditugu: erregela linguistikoetan oinarritutako sistemak eta corpusetan oinarritutako sistema estatistikoak.
  • Itzulpen automatikoa itzulpen prozesuan nola erabiltzen den deskribatuko dugu, batez ere enpresa eta hizkuntza zerbitzu hornitzaile multinazionaletan.
  • Post-edizio lana deskribatuko dugu orokorrean eta praktikan jarriko, euskararako oinarriak finkatuz joateko.
  • Post-edizio bidez egindako itzulpenen kalitatea analizatuko dugu eta eskuzko itzulpenarekin alderatuko.

Metodologia

Lantegi teoriko-praktikoak. Lehenengo saioan itzulpen automatikoko sistemak garatzeko bi hurbilpen nagusiak azalduko dira, post-edizioa zertan datzan eta enpresetako itzulpen prozesuan teknologia hau nola integratzen den.

Oinarri honekin, hurrengo asteetan zehar, ikastaroak lantegi forma hartuko du: ikasleek post-edizioak egingo dituzte bere kabuz plataforma, testu eta gidalerro batzuen arabera eta aurrez aurreko lau saiotan, etxean egindako lanaren inguruan hausnartuko dugu. Besteak beste, ondorengo aspektuak jorratuko ditugu: produktibitatea, itzulpenen kalitatea, post-edizio lanaren oinarriak (zein aldaketa egin eta zeintzuk ez) eta post-edizio lanaren abilezia-eskakizunak.

Ikasleek astean zehar izandako esperientzia partekatzea izango da ikasgelako saioen helburu nagusia. Betiere tutoreen gidaritzapean, saio horietan egindako lana analizatuko dugu (produktibitatea, kalitatea, aldaketa motak), post-edizio lana finkatzen joan eta baliagarritasunari buruz hausnartzeko. Horrela, astea joan astea etorri lortutako eskarmentuak lanean ondoriorik ote duen ikusiko dugu, bai eta gaur egungo euskararako IAri buruzko oinarridun iritzi bat eratuko ere.

Nori zuzendua

Itzultzaile profesionalak eta itzulpengintzako ikasketak bukatu berri dituzten edo bukatzear dauden ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ordenagailua eta Interneterako konexioa beharrezkoak izango dira etxeko-lanak egiteko.
  • Lan-hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1568348035.