Ikastaroak :: Psikologia

Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 5a

Ikastaroa larunbatetan da: azaroaren 7an eta 14an.

Arreta gogoaren muskulua dela dio Daniel Goleman-ek, Hezkuntza Emozionala ezagutzera eman zuen autoreak. Gaur egun arreta mantentzea gero eta zailago bihurtzen ari den zerbait da teknologia berrien erabileraren ondorio moduan.

Arreta, ordenagailuan erabiltzen dugun “sagua” balitz bezala uler dezakegu. Guk “sagu"aren kontrola daukagunean, noranahi mugi gaitezke pantailan zehar. Aukera egin dezakegu zer ikusi nahi dugun edo nora jo ordenagailuaren baitan. Arreta antzeko zerbait da. Gure arreta lantzea giltza bat da hainbat ate irekitzeko: norberaren barne-kontrola, besteekiko enpatia eta bizitzaren konplexutasunean barneratzeko.

Gorputza eta arnasa hartuko ditugu ardatz nagusitzat pertzepzioa lantzeko: barne- eta kanpo-munduaren arteko zubia eratzeko. Zentzumenak modu kontzientean erabiltzen ditugunean, epaietatik eta aurreiritzietatik aske, norberaren emozio, pentsamendu eta gorputza kudeatzeko gaitasuna hobetzen da.

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Arreta, kontzentrazioa eta orainean bizitzeko gaitasuna lantzea.
  • Norberaren izatearen mailak: gorputz, gogo, emozio eta egitearen arteko harremana kudeatzea.
  • Zentzumenak landu eta trebatzea norberaren pertzepzioaren jabe izateko.
  • Barne-lekukoa indartu eta lantzea.

Edukiak

Tailer honetan gorputzean eta arnasan oinarritzen diren ariketa sortzaileak eta praktikoak erabiliko ditugu arreta garatzeko: gorputz kontzientzia, arnasa eta 5 zentzumenak oinarri bezala dituzten zenbait jolas eta praktika egingo dira, haurrentzat nahiz helduentzat aproposak direnak, arreta eta kontzentrazioa lantzeko.

Gogo, emozio eta gorputzaren arteko harremana ulertzeko aukera emango digute ariketa hauek.

Metodologia

Praktika teoriarekin tartekatuko dugu; gaur egun arretaren inguruan egindako azken ikerketak ezagutzera emanez; bizitako bizipenei oinarri teoriko bat eskaintzeko.

Nori zuzendua

Norberaren arreta landu nahi duen orori, baita, haurrekin edo gazteekin lan egiten duten horiei; beren lanean arreta piztea eta mantentzea beharrezko dutenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1568348034.
  • Ikastaroa ekarri beharrekoa: arropa erosoa, esterila edo koltxonetatxo bat, eta manta bat (edo estaltzeko zerbait).

Babesleak

Etiketak

garapen pertsonala, arreta, kontzentrazioa, UEU, Ikastetxe Nagusia, udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.