Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Gaur egun, ikasleengan programatzen ikasteak dituen onurak ezagunak dira, hala nola, arreta mantentzeko gaitasun handiagoa, autonomia gehiago edo kontzeptu berriak ezagutzeko nahi handiagoa ( ikus Effects of Logo and CAI environments on cognition and creativity artikuluaren ondorioak). Horretarako, Code.org, irabazi asmorik gabeko erakundeak, eskura jartzen digu plataforma egokia. Bertan, irakasle bezala, ikasleen jarraipena eta material aunitz aurki dezakegu. Horretarako tresna honi buruz irakasleak behar duen oinarrizko ideiak azalduko dira.
Gainera, tresna modu parte-hartzaile batean edukiak euskaratzea ahalbidetzen du. Ikastaro honetan lan-talde bat sortzea da helburua.
Informatika ingenieritzan graduatua. Lanbide Heziketako irakaslea. UEUkidea.
Code.org:
Code.org euskeratu: Non eta nola.Lan taldea osatu.
Code.org-i dagokion edukiak ordenagailuan landuko dira denak. Irakaslearen azalpenak jarraituko dira, aldi berean honek proposatutako adibide edo ariketa txikiak eginez.
Arratsaldeko saioan, tresna euskeratzeko prest dauden pertsonekin lan talde bat osatuko da.
Ikastaro hau, edozein pertsonari zuzenduta dago, bai irakasle, guraso edo programazioan interesa pizturik duen edozeini.
Nafarroako Gobernuko sare publikoko irakasleen homologaziorako prozeduran aurkeztu dugu ikastaro hau, ebazpenaren zain.