Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa

Ikasi zure proiektua sare sozialen bidez ikusarazten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko urriaren 21a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko urriaren 30a

Ikastaroa astearteetan izango da: azaroaren 10ean, 17an, 24an eta abenduaren 1ean.

Argi dago egungo gizarte digitalean sare sozialak beharrezkoak direla, bai lagunekin komunikatzeko tresna bezala baita produktu bat saldu nahi eta bezeroekin harremanetan jartzeko ere. Hori dela eta, beldurrak kendu eta horietan barneratu beharra dago. Beldur hori uxatzen saiatuko gara ikastaroan.

Irakaslea

  • Iraitz Madariaga Ituarte

    Kazetaritzan lizentziatua, komunikazioan aditua.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

Batez ere sare sozialak lan munduan zelan erabili eta eman beharreko lehen pausoak zeintzuk diren irakastea litzateke helburu nagusia, hau da, erakunde bat zein ekintzaile baten enpresa berria sare sozialetan nola barneratu. Nola barneratu azaltzeaz aparte, erabilera ona egiten ere irakatsiko zaie ikasleei, irudia nola zaindu (korporatibismoa) eta pribatutasuna nola kudeatu.

Edukiak

  • Sare sozialen definizioa eta dauden motak.
  • Nola barneratu marka/enpresa sare sozialetan.
  • Estrategia bat ezartzeko lehen pausoak.
  • Ataria sare sozialen oinarri.
  • Onlineko marketinaren irizpide batzuk.
  • Sare sozial korporatiboak eta haien erabilera egokia.
  • Sare sozialak automatizatzeko gomendio batzuk.

Metodologia

Batez ere praktikoa izango da ikastaroa, azaldu ahala aurrean sare sozialak irekita ditugula esandakoa praktikan jarriaz.

Nori zuzendua

Batez ere beren lanerako sare sozialak behar dituztenei bideratuta, ekintzaile zein langileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348031.